José Francisco de Isla
![]() ![]() José Francisco de Isla de la Torre y Rojo (Vidanes, León, 1703ko apirilaren 25a-Bolonia, 1781eko azaroaren 2a) jesulagun, idazle, itzultzaile eta eleberrigile espainiarra izan zen. Bere lan ezagunena Espainiako elizetako arrandikeria eta gustu txarraren satira den Historia del famoso predicador Fray Gerundio de Campazas, alias Zotes (1758-1768) nobelarekin eztabaida handia sortu zuen; Inkisizioak debekatu egin zuen (1760).[1] Denbora batean Isla Iruñean bizi izan zen. Azkoitian Xabier Munibe Peñafloridako kondearen inguruan biltzen ziren intelektualeei Azkoitiko zalduntxoak izengoitia berak jarri zien.[2] BiografiaLehenengo urteakVidanesen (Cistierna udalerria) jaio zen arren, Leongo mendialdean, eta haurtzaroa eta nerabezaroa Valderas hiribilduan igaro zituen, Leongo probintziaren hegoaldean. Goiztiarra, ernea eta adimen ederrekoa, umetatik irakurle konpultsiboa izan zen, eta José Ignacio de Salas biografoak dioenez, hamaika urterekin batxilergoa egin zuen legeetan, eta hamasei urterekin (1719) Jesusen Lagundian sartu zen Villagarcía de Camposen nobiziatuan, gero Salamancako Unibertsitatean filosofia eta teologia ikasteko. Hemeretzi urterekin Esprit Fléchier-en Teodosio enperadorearen historia itzuli zuen. Irakasle batekin lankidetzan, Luis de Losada jesuitarekin (1681-1748), La juventud triunfante (Salamanca, 1727) idatzi zuen, prosazko eta bertsozko deskribapena, autore izenik gabeko lau komedia tartekatuz, Luis Gonzagaren eta Estanislao Kostkaren kanonizazioaren ondorioz ospaturiko jaiei buruz. Filosofia eta Teologiako irakasle izan zen Segovian, Santiagon, Medina del Campon eta Iruñean. Iruñetik ihesiIruñean arazo handiak izan zituen. Nafarroako hiriburura 1743an heldu zen eta bertan lau urte egon zen. San Frantzisko Xabierkoaren sermoia Erresumako Gorteen aurrean predikatu zuen (1743) eta Triunfo del amor y de la lealtad. Día grande de Navarra. En la festiva, pronta, gloriosa Aclamación del serenissimo Catholico Rey D. Fernando II de Navarra y VI de Castilla (Maitasunaren eta leialtasunaren Garaipena. Nafarroako Egun Handia. Festan, Fernando II.a Nafarroako eta Gaztelako VI. errege serenissimo Catholicoren gorespen loriatsua) argitaratu zuen (Iruñea, 1746). Liburua Aldundiaren enkarguz idatzi zuen; instituzioak goragoko instantzietara jo behar izan zuen, Islak ez baitzituen deskribatu ikusi gabe zeuzkan jaiak. Nafarroako Egun Handia delako hori egilearen izenik gabe argitaratu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen, eta José Francisco Islak zorion handiak jaso zituen. Baina gero zorionak irain bihurtu ziren, jesuita Madrilera eramatea aholkatu zutenak. Kontua zen bigarren asmoa susmatzen zela idatzian. Gizartearen ezinegonak beste testu batean aurkeztu zen: El malestar general se expuso en Colirio para los cortos de vista, diversión de los discretos, y explicación del Cajón de Sastre de la Isla trasmontada para los tontos (Valencia, 1747). Bigarren idazki horrek zoro, tonto, aita zarpail eta zital, bufoi, erlijioso gaizto, Herodes krudelaz gain, aita fandango deitzen zion Islari; apaizak orduan liburuxkarekin Madrilera joan eta Inkisiziora aurkeztu zuen. 1747an Inkisizioak lana Index librorum prohibitorum zerrendan sartu zuen.[3] Nafarroan ere beste bi liburu idatzi zituen: aita Duchesneren Compendio de Historia de España eta aita Jean Croisset-en Año cristiano itzuli zituen.[4] Frai Gerundio de CampazasPredikari gisa ere nabarmendu zen Valladoliden eta Zaragozan. Ensenadako markesak Barbara Braganzakoa erreginaren konfesore izateko proposatu zuen, baina Islak ez zuen onartu. Francisco Lobón de Salazar fikziozko izenpean argitaratu zuen bere lanik garrantzitsuena, Historia del famoso predicador fray Gerundio de Campazas, alias Zotes, 1758an. Liburu berria hiru egunetan agortu zen eta arrakasta handia izan zuen. Baina Inkisizioak hilabete baino gutxiagoan lana debekatu zuen. Bigarren zatia 1768an argitaratu zen, egilea erbesteratua, edizio klandestinoan, hori ere Inkisizioak debekatua izana. Hainbat urtez Villagarcía de Camposen (Valladolid) bizi izan zen, 1767an Lagundia Espainiatik kanporatu zuten arte. Oso gaixo abiatu zen Pontevedratik eta Korsika eta Italiako hainbat hiri zeharkatu zituen Bolonian kokatu arte. Heriotza1781ean hil zen. 1803an José Ignacio de Salas apaizak bere biografia inprimatu zuen Madrilen, Compendio histórico de la vida, carácter moral y literario del Padre Isla izenburuarekin, bere idazki guztien berri analitikoarekin. Edizioa bere ahizpak ordaindu zuen, hau ere bere anaiaren beste lan askoren editorea. Lanak
Itzulpenak
ErreferentziakKanpo estekak
|