Jose Maria "Txema" Agirre Larraona (Zalla, 1962 - Bilbo, 1997ko urriaren 13a) bizkaitar ertzaina izan zen.
Biografia
Ezkonduta zegoen, bederatzi urteko ume baten aita zen eta bi anai-arreba zituen.[1]
Ertzainak, bere eginbeharra betez, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak zaintzen zituen beste lankide batzuekin batera, inauguratu baino egun batzuk lehenago. Inauguraziorako, bertan izango ziren Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Ardanza, Espainiako Gobernuko presidente José María Aznar eta Espainiako Errege Juan Carlos I.a.[2] Agenteak lorezaintzako furgoneta susmagarri bat ikusi zuen, loreontzi lehergailudun batzuk museoaren inguruan uzteko asmoa zuena. Ibilgailuaren matrikula faltsua zela egiaztatu ondoren, agenteak bidaiariak identifikatzeko prest agertu zen. Une horretan, ETAko kide batek ondo-ondotik tiro egin zion, eta zauri larriak eragin zizkion. Ondorioz, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, eta hainbat orduko ebakuntzaren ondoren bertan hil zen.[3]
Tiroketaren ondoren, ustezko egileak, Eneko Gogeaskoetxeak, ihes egin zuen, baina Udaltzaingoak Kepa Arronategi ETAko Katu taldeko ustezko kidea atxilotu zuen.[4]
Dozenaka mila pertsona atera ziren kalera hilketa gaitzesteko eta Ertzaintzari laguntzeko. Maite Mollinedok, Jose Maria Agirreren alargunak, Leandro Capetillo Zallako alkatearen besotik desfilatu zuen "Bakea behar dugu" zioen pankartaren atzean.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak