Jose Manuel Uribarri (c. 1935 – Donostia, 2011ko apirilaren 24a) euskal ingeniari eta politikari bat izan zen. Ordura arte ingeniaritzan lan egin ondoren, 1999 urtean Bilboko udalean EA alderditik aukeratutako zinegotzi bakarra izan zen, lehenago EAJ alderdiko kidea izan ondoren. Hezkuntza, Gazteria eta Kirol arloko zinegotzia izan zen 2007 urtera arte. 2005 urtean EA alderditik kanporatua izan zen. Ondoren Hamaikabat alderdira pasa zen. 2011ko apirilaren 24ean, bere alderdiak Donostian Aberri Eguna zela eta egin behar zituen ekitaldiak hastean hil zen bat batean.