Jose Luis Robles Kanibe (Bilbo, 1927ko maiatzaren 20a - ibidem., 2007ko urtarrilaren 27a) Bilboko alkatea izan zen 1983tik 1987ra EAJtik. Jon Castañaresen ondoren eta Jose Maria Gorordoren aurretik izan zen bere agintaldia.
Bere agintaldia hasi eta gutxira 1983ko uholdeak izan ziren. Uholdeek hiriak eta Bizkaiak bizi zuten krisialdia areagotu zuten. Garai hartan gainera, udalaren egoera ekonomikoa ere ez zen batere hona eta arazoak izan ziren udaleko langileen ordainketa batzuekin. Bere agintaldian zehar, Bilboko Alde Zaharra, Zazpikaleak berrizteko eta biziberritzeko plangintzaren hastapenak burutu ziren. Esan liteke, gaur egun Alde Zaharrak erakusten duen irudiaren oinarriak jarri zirela Jose Luis Roblesen agintaldian.
Kargu publikoak