Jose Eizagirre Aiestaran

Jose Eizagirre Aiestaran

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1918ko martxoaren 7a - 1919ko maiatzaren 2a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé de Eizaguirre y Ayestarán
JaiotzaTolosa1881eko otsailaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1949ko urtarrilaren 23a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaSancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
KidetzaEuskaltzaleen Biltzarra
Eusko Ikaskuntza
Izengoitia(k)Joseba Izagirre
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euzko JEL-Batza

Literaturaren Zubitegia: 399

Jose Eizagirre Aiestaran (Tolosa, Gipuzkoa, 1881eko otsailaren 4a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1949ko urtarrilaren 23a), Joseba Eizagirre izenaz ezaguna, euskal idazle eta politikaria izan zen.

Bizitza

Zuzenbide-ikasketak Oñatin zein Madrilen egin zituen[1]. EAJren militantea izanik[2], alderdi barruan askotariko karguak bete zituen, besteak beste, diputatu aritu zen 1918an eta II. Errepublikaren lehenengo legealdian, 1931n, Espainiako Madrilgo Parlamentuan[1].

1937an, Gerra Zibilean, Euzkadiko Epaitegi Militar Goreneko lehendakaria izan zen[1]. Urte berean Alicanteko Entzutegiko magistratu izendatu zuten eta 1939an, gerra galdu eta gero, deserriratu egin zen, Lapurdira ihes egin zuen[3], bertan kultura arloan nahiko aktiboa izanez: Euskaltzaleen Biltzarrean eta Gernika Institutuan hartu zuen parte.

1946an Nazioarteko Zuzenbide Kongresuan euskaldunen boza izan zen eta 1947an, Bruselan, "Las garantías prácticas de los derechos del hombre en el plano nacional e internacional" txostena aurkeztu zuen, Legegizon Demokratikoen Nazioarteko Elkartearen kongresuan[3].

Obra

Literatura arloan, euskal hedabide batzuetan kolaboratu zuen, esaterako Euzkadi eta Euskal-Esnalea aldizkarietan. Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza eta Gernika aldizkarietan ere idatzi zuen[4].

Antzerki-munduarekin oso interesatuta zegoen- eta operarako libreto bat idatzi zuen, Basotarrak (1913)[2].

1948. urtean erbestean argitaratu zen bigarren euskal nobela argitaratu zuen Buenos Airesko Ekin argitaletxean, Ekaitzpean[1]; liburu horretan, gerraren hasiera kontatzen du euskal baserritar baten ikuspuntutik. Haren estiloa kostunbrismoz eta Txomin Agirreren eraginaz kutsatuta baldin badago ere, berrikuntza batzuk erakusten ditu; esaterako, errealitate gordina azaltzeko gogo xumea edota pertsonaien manikeismoa gainditzeko asmoa. Modu batez nobelagintza modernoaren lehenengo ezaugarriak ikus daitezke nobela horretan.

Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz[1].

Lanak

Nobela

Antzerki

Erreferentziak

  1. ↑ a b c d e «Eizagirre Aiestaran, Jose» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. ↑ a b «Eizagirre Aiestaran, Jose - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. ↑ a b «Eizagirre, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. ↑ «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Kanpo-loturak