Jorge Pineda Matabuena (Bilbo, 1997ko apirilaren 23a -) bizkaitar arraunlari paralinpikoa da, urritasun fisikoko PR3-PD maila mailan aritzen dena.
2018an Munduko Txapelketan Plovdiven (Bulgaria), skiff PR2 1x proban (besoak eta enborra mugi ditzaketen kirolarientzat) zazpigarren postuarekin egin zuen debuta. Hilabete batzuk lehenago zilarra bereganatu zuen Virginiako (AEB) munduko ergometro txapelketan. 2019an laugarrena izan zen Linz-Ottensheimgo (Austria) Munduko Txapelketan.[1]
2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak