John Douglas Lord (Leicester, 1941eko ekainaren 9a - Londres, 2012ko uztailaren 16a)[1] ingeles konpositore, piano jotzailea eta Hammond organo jotzailea izan zen, rocka forma klasikoekin edo barrokoekin uztartzeagatik ezaguna, bereziki Deep Purple taldearekin eta baita Whitesnake, Paice Ashton Lord, The Artwoods eta The Flower Pot Men taldeekin ere. Deep Purple-ren sortzaileetako bat izan zen 1968an eta liderra 1970ra arte. Ian Paice eta bera izan ziren taldeko kide iraunkor bakarrak fundaziotik 1976 arte eta 1984ra 2002an taldetik erretiratu zen arte. 1976 eta 1984 artean Whitesnake taldean jo zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak