John Devoy
| John Devoy | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Seán Ó Dubhuí |
| Jaiotza | Kill, 1842ko irailaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | New York, 1928ko irailaren 29a (86 urte) |
| Hobiratze lekua | Glasnevin hilerria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria, kazetaria eta iraultzailea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Irlandar Anaitasun Errepublikarra |
John Devoy, irlanderaz: Seán Ó Dubhuí, (1842ko irailaren 3a, Kill, Kildare konderria - 1928ko irailaren 29a, Atlantic City, New Jersey), irlandar errepublikar bat izan zen eta 1903-1928 artean New York hiriko The Gaelic American egunkariko kazetaria ere bai.
Irlandar Anaitasun Errepublikarra erakunde independentistaren kidea izan zen.
Bizitza
Kildare konderriko Kill udalerrian jaio arten, bete familia baserritarra izan eta Irlandako Gosete Handiaren ondorioz, Dublin hiriburura lekualdatu ziren, bertan Devoynen amak Watkins's lantegian lan eginez.
Gaztaroan Frantziako Atzerritar Legioan urte batez Algerian zerbitzatu zuen, handik Irlandara itzuli eta Naas udalerriko Fenian erakundeko antolatzailea bilakatuz.
Bere politika ibilbide luzearen ondorioz, 1867ko Feniar Matxinadan nahiz 1916ko Pazko Matxinada eta 1919-1921eko Irlandaren Independentziako Gerran antolatzaile paper nabarmena izan zuen irlandar errepublikar bakanetakoa izan zen, irlandar errepublikar zahar eta gazteen arteko zubilana eginez.
Luzaroan AEBetako New York hirian erbesteraturik eta The Gaelic American egunkarian kazetari gisa lan eginez bizi izan zen.
Irlandako Gerra Zibilan 1921eko Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Estatu Askearen alde agertu zen eta Irlandara Cumann na nGaedhael alderdiaren ohorezko gonbidatu gisa itzuli.
1928ko irailaren 28an, 86 urte zituela, AEBetako Atlantic City hirian zendu zen. Bete gorpua Irlandara itzuliarazi eta bere aldeko estatu hileta bat burutu zen. 1929ko irailaz geroztik Glasnevin hilerrian lurperatua dago.
2016ko urriaren 25etik Naas udalerriko Poplar plazan bete estatua bat dago.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.