Irlandako Armada Errepublikarra Indar teorikoa edo paperean agertzen zena: 100.000 kide (Gerran 15.000 gizonek besterik ez zuten esku hartu une batez edo bestez, hauetatik 3.000ren bat gizonek modu egonkorrean)
Irlandan 1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen IRA aipatzean IRA Zaharra (Old IRA) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.
Aurrekariak
Home Rule Krisia
1880. hamarkadatik aurrera, Irlandako Alderdi Parlamentarioan ("Irish Parliamentary Party edo IPP") zeuden irlandar nazionalistek behin eta berriz Britainia HandiariHome Rule delakoa (autogobernua) eskatzen zioten. , or self-government, from Britain. Antzeko erakunde nazionalistek, esate baterako Arthur GriffithenSinn Féin alderdiak, Irlandaren Independentzian inguruko zenbait modu edo era argudiatzen zituzten, halere azken jarrera hau garai haietan oso urria eta gutxienekoa zen.
1912an Britainiar Gobernuak Home Rule eskakizunari baiezkoa eman zion, berehala krisi denbora luze bat nagusitu zen. Erresuma Batuak eta Ulstergo Unionistek talde armatuen antolakuntzari ekin zioten —Ulster Volunteers («Ulsterko Boluntarioak») zirelakoak— autogobernu itzulketa horri aurre egiteko asmoz. Aurkako aldean eta erantzun bezala Irlandar Nazionalistek Irish Volunteers («Irlandar Boluntarioak») deituriko talde armatuak antolatu zituzten.
Britainiar Legebiltzarrak Hirugarren Home Rule Agiria onartu zuen, nahiz eta honen barruan Ulsterko Unionistek Irlandaren banaketaren atal bat sartzea lortu, baina agiri honen burutzapena beranduagoko utzi zen 1914ko Abuztuan Lehen Mundu Gerra hasiberria baitzen. Irlandar nazionalisten gehiengoak IPP alderdiko buruen eta John RedmondenBritainia Handia eta bere Aliatuen aldeko jarrera hartzearen aldeko deiei jaramon egin zieten, modu honen bitartez beren asmo edo xedea gerra hau amaitu eta behin Home Rule agiriaren betetzea lortzea zen. Irish Volunteers edo Irlandar Boluntarioen mugimenduak bat-bateko barne haustura jasan zuen, gehiengo batek betiere John Redmonden gidaritzapean National Volunteers («Boluntario Nazionalak») erakunde sortu berrian sartu ziren. Gelditzen ziren gainontzeko Irish Volunteers taldeko kideek, Eoin MacNeill buru zutelarik, Home Rule agiria emana izan arte erakunde hau indar betez mantentzen sahiatu ziren. Bien bitartean Irish Volunteer erakunde honen barneko sail batek, Irish Republican Brotherhood («Irlandar Anaitasun Errepublikanoa») taldearen gidaritzapean, Britainiar agintaritzaren aurkako altxamendu baten antolatze eta prestatze lanetan hasi zen.
Independentzia
1948koazaroaren 26an, Irlandako Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen. Irlandako Legebiltzarrak Errepublikaren Legea onartu zuen, herrialdearen independentzia osoa onartuta. Dozenaka milaka pertsona atera ziren kalera Dublinen, ospatzera eta publikoki Erresuma Batuko bandera jaitsi eta Irlandakoa igo zuten Legebiltzarraren teilatuan. Honekin, Irlanda hegoaldeak Britainia Handiarekin eta Commonwealth-arekin zituen harremanak eten zituen. Errepublika berria NBE-n sartu zen, Irlanda Iparraldeak britainiarren menpe jarraitu zuen bitartean.[1]
Bibliografia
Ulick O’Connor, Michael Collins and the Troubles. The Struggle for Irish Freedom 1912-1922 (W.W. Norton & Company).