Johann Friedrich Overbeck (Lübeck, Alemania, 1789ko uztailaren 3a - Erroma, Italia, 1869ko azaroaren 12a) margolaria izan zen.
Bizitza
Pintura-ikasketak Lübecken eta Vienako Akademian egin zituen. 1809an, beste margolari gazte batzuekin batera, San Lukas anaiartea sortu zuen. 1810ean taldekideak Erromara joan ziren, San Isidoro komentuan finkatu zuten egoitza, elkarrekin bizi izan ziren, eta Nazarenoak izeneko taldea sortu zuten.
Overbeck antzinako kristautasunaren aldekoa zen, arteak erlijioaren zerbitzuan egon behar zuela uste zuen, eta erlijiozko gaiak landu zituen, batez ere. 1813an, katoliko egin zen. Quattrocentoko margolariak miresten zituen: Fra Angelico, Perugino eta Rafael bereziki. Overbecken eragina nabarmena izan zen XIX. mendearen bukaerako erlijiozko pinturan.
Lan nagusiak
- Erromako Casa Bartholdy-ko (1816-1817) eta Casino Massimo-ko (1817-1827) freskoak.
- San Frantziskoren arrosaren miraria (1829), freskoa.
- Kristo Jerusalemen sartzen (1824).
- Italia und Germania (1828, Italia eta Germania).
- Erlijioaren garaipena arteetan (1840).
- Selbstporträt mit Familie (1820-1830, Familiaren erretratua).
Erreferentziak