Bergengo merkatari familia zahar batean jaio zen. 1889an Osloko Unibertsitatean graduatu zen eta Bremen eta Londresera bidaiatu zuen itsas garraioaren negozioa ikasteko. 1893an Bergenera itzuli zen eta 1912an itsas konpainia bat sortu zuen.
Politikoki Alderdi Liberaleko kide izan zen. Bergengo alkate, parlamentuko kide, parlamentuko lehendakari eta Merkataritza eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Lehen ministroa izan zen hiru alditan (1924-1926, 1928-1931 eta 1933-1935). Hiru aldi horietan krisi ekonomikoak eta fiskalak izan ziren nagusi.