Jodái-e Náder az Simin (persieraz: جدایی نادر از سیمین) 2011ko Asghar Farhadi irandar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Berlinaleko Urrezko Hartza eta Ingelesez besteko film onenaren Oscar saria eskuratu zituen, besteak beste.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nader eta Siminek irandar familia bat osatzen dute bere alaba Termehkin batera. Siminek herrialdea utzi nahi du bizitza hobeago bat aurkitzeko, baina Naderrek gelditzea nahi du bere aita zaindu ahal izateko, Alzheimerra dauka eta. Siminek dibortzioa eskatzen dio Naderri eta bere gurasoekin bizitzera joaten da. Naderrek emakume bat kontratatzen du bere aita zaindu dezan. Neskamearen arduragabekeria bat, gatazka handi baten abiapuntua izango da.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak