Joaquín María Aguinaga Torrano[1] (Altsasu, 1928ko abenduaren 27a - Madril, 2000ko azaroaren 25a) euskal ingeniari industrial eta politikaria izan zen.[2]
Biografia
Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan titulu lortu ondoren, doktoretza lortu eta irakasle bihurtu zen. 1972 eta 1980 artean bere zuzendaria izan zen.
Espainiako Trantsizio Demokratikoa politikari lotu eta 1980 eta 1986artean legebiltzarkidea izan zen, hasieran Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdian eta gero Aliantza Popularra-Alderdi Demokrata Popularra-Alderdi Liberala (AP-PDP-PL) koalizioan.
Politika uztean, irakaskuntzara itzuli eta Madrilgo Ingeniarien Eskolan aritu zen.
Erreferentziak