Joan Miró parkea , antzina Hiltegiaren parkea , katalanez : Parc de Joan Miró edo Parc de l'Escorxador , Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen hiri-parke bat da. Eixample barrutian dago, Las Arenas merkatal-gunearen alboan.
Izena Joan Miró kataluniar margolari surrealistaren omenez darama. Gainera, Miróren Dona i Ocell ("Emakumea eta Txoria") eskultura ezaguna ere bertan dago ikusgai.
1983ko maiatzaren 12an inauguratu zen, aurrez Antoni Solanas , Màrius Quintana , Beth Galí eta Andreu Arriolak diseinatua. 2006an Beth Galí, Jaume Benavent , Andrés Rodríguez eta Rüdiger Würthek zaharberritu zuten, lurrazpiko aparkalekua eta ur-biltegiak gehitzeaz gain, berdegunea berregokituz.
Ikus, gainera