1898-1903 bitartean, Robert Robert i Surís, Roberteko Markesaren egoitza izateko eraiki zen. Gaur egun Kataluniako Generalitatearen jabetzakoa da, bertan erakusketaleku bat, hiru areto, kontzertugune bat, Kataluniako Interpretazio Zentrua, hiriaren turismo bulego bat, liburutegia eta jendeari irekia dagoen lorategi bat daudelarik.