Joan I.a Gaztelakoa

Joan I.a Gaztelakoa


Gaztela eta Leon erregea

1379 - 1390
Henrike II.a Gaztelakoa - Henrike III.a Gaztelakoa

Gaztelako Koroako errege


Bizkaiko jaurerria

Bizitza
JaiotzaÉpila1358ko abuztuaren 24a
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaAlcalá de Henares1390eko urriaren 9a (32 urte)
Hobiratze lekuaSepulcher of John I of Castile (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaHenrike II.a Gaztelakoa
AmaJuana Manuel
Ezkontidea(k)Eleanor of Aragon, Queen of Castile (en) Itzuli  (1375 (egutegi gregorianoa) -
Beatrice of Portugal (en) Itzuli  (1383 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaTrastamara leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgudaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 156058401 Edit the value on Wikidata

Joan I.a Gaztelakoa[1] (Epila, Zaragoza, 1358ko abuztuaren 24a - Alcala de Henares, Madril, 1390eko urriaren 9a). 1379ko abuztuaren 24tik 1390ko urriaren 9ra Gaztelako Erregea zen. Trastamara etxearen bigarren monarka, Henrike II.a Gaztelakoa eta Joana Manuelen, Borgoina Etxeko Villenako Joanes Manuelen alaba, semea zen. Aragoiko erresuman jaio zen aita erbestean zegoela.

1375 urtean, Aragoiko Leonor, Piarres IV.a Aragoikoaren alabarekin, ezkondu zen Sorian. Bi seme izan zituzten:

Leonor hil ondoren, Beatriz Portugalgoarekin (1372-1410) ezkondu zen eta seme bakarra izan zuten: Miguel (?), haurtzaroan hila.

Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, Ingalaterraren aurka. 1384an Fernando I.a Portugalgoa, Beatriz emaztearen aita, semerik gabe hil baitzen, Joanesek koroa aldarrikatu zuen, Piarres Gonzalez, bere etxezaina, Gaztelako Erresumako erregeorde utzita. 1385ean, Joanesek Joanes I.a Portugalgoa, Petri I.a Portugalgoaren sasikoa eta Fernando I.a Portugalgoaren sasianaiaren aurka borrokatu zen. Aljubarrotako guduan ia bizitza galdu zuen. Azkenean, 1390n Alcala de Henaresen hil zen, zaldi baten gainetik jausi ondoren. Toledon hilobiratu zuten.

Tituluak

Bere erreinaldian, Gaztela, Leon, Portugal, Toledo, Galizia, Sevilla, Kordoba, Murtzia, Jaen eta Algarveko erregea izan zen eta baita Bizkaiko Jauna.

Erreferentziak


Aurrekoa:

Tello I.a

Joanes I.a
Bizkaiko Jauna
(1370-1390)
Ondorengoa:

Gaztelako koroari lotuta

Aurrekoa:

Henrike II.a

Joanes I.a
Gaztela eta Leongo Erregea
(1379-1390)
Ondorengoa:

Henrike III.a

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan I.a Gaztelakoa Aldatu lotura Wikidatan