Jhon Jairo Velásquez Vásquez

Jhon Jairo Velásquez Vásquez

Bizitza
JaiotzaYarumal (en) Itzuli1962ko apirilaren 15a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota2020ko otsailaren 6a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: hestegorriko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkontratupeko hiltzailea, narkotrafikatzailea, idazlea, telebista-ekoizlea eta youtuberra
Enplegatzailea(k)Medellingo kartela
IMDB: nm3998557 Edit the value on Wikidata

Jhon Jairo Velásquez Vásquez (Yarumal, Antiokia, Kolonbia, 1962ko apirilaren 15a - Bogotá, 2020ko otsailaren 6a), Popeye ezizenez ezaguna, eta hiltzaile profesionala izateaz gain Medellingo kartelaren buruzagietako bat izan zen. 1992. urtean bere burua entregatu zion poliziari. Pablo Escobar handiaren soldadu eta lagun mina izan zen, eta erakunde kriminal hartatik bizirik geratzen den kargudun ohia da.

Bere historiak herrialde askotan atentzioa deitu du, izan ere bera da bakarra Medellingo kartel handiaren funtzionamendua ezagutu eta hainbat telekomunikazioren bidez azaldu duena. Iritzi publikoaren aldetik eztabaida handia sortu du.

23 urte eta 3 hilabete preso egon ostean, Kolonbiako Boyacá hiriko Cómbita kartzelatik aske atera zen, El Tiempo egunkariak esan zuen legez.

Bere bizitzako azken urteetan jarraitzaile asko zituen YouTube plataforman, eta bideoak egiten zituen bere pasadizo eta Karteleko kideei buruz gauzak kontatu eta jarraitzaileen galderei erantzuteko.

Haurtzaroa

Jhon Jairo Velásquez Vásquez, “Popeye” ezizenez ezaguna, bizirik segitzen duen eta Medellingo kartelaren buruzagien taldea osatu zuen kide bakarra da. Gaur egun Medellingo kaleetan dabil aske, Cómbitako kartzelan 23 urte eta 3 hilabete preso egon ondoren. Famatua dela esan daiteke, izan ere, YouTube plataforman jarraitzaile asko ditu. Bere lagun, agintari eta erlijio izan zen Pablo Escobar inork baino hobeto ezagutzen zuen pertsona da.

Jhon Jairo Velásquez, 1962ko apirilaren 15ean jaio zen Antiokian. Antiokia Arumaleko probintzian dago eta Medellin da probintziako hiriburua. Jhon ekonomikoki arazorik ez zeukan familia batean jaio zen. Bere aita abeltzaina zen eta merkataritzan ere aritu zen, bere ama berriz, etxekoandrea zen. Haurtzaroa bere herritxo txikian pasa zuen. Medellinera bizitzen joan zirenean bere bizitza zeharo aldatu zen, gutxika-gutxika. Hirian hainbat gauza berri aurkitu zituen. Baloiak, izozki dendak, bizikletak… baita biolentzia ere.

Txikitatik izan zuen armekiko zaletasuna. Bere etxetik urre armadako Koronel bat bizi zen eta gustatu egiten zitzaion nola zebilen bere sablearekin handik ona, eta armek inposatzen zuten errespetuak eta beldurrak erakarri egiten zuen. 11 urte zituela, Medellinen narkotrafikatzaileek jada botere handia zuten. Velázquezeri mafiosoen bizimodua gustatzen zitzaion eta amets egiten zuen luxuzko autoekin, emakumeekin eta armak edonora eroateak zoratu egiten zuen. Jhonen idoloa Medellingo mafioso ezagun bat zen, Fernando Galeano del Río, bere garaian oso ezaguna. Honek lehen aipatutako bizimodua zeraman. Egun batean Popeye mafiosoaren kotxea ukitzera gerturatu zen, eta gizonak kolpe bat eman zion buruan, abisu bezala. Gaztetxoak hala ere idolotzat zeukan, eta aurrerago elkar ikusiko zuten berriro.

Jhon oraindik gaztetxoa zenean poliziaren eta mafiaren arteko borrokak hasi ziren. Bere lehen bala hotsak entzun zituen eta baita lehen odol putzuak. Erakargarria zitzaion odola ikustea eta bere usaina. Normala zen hilketak ikustea berarentzako eta bere elkarrizketetan dio bere izaera kriminalaren arrazoietako bat kaleetan ikusitako indarkeriagatik etorri zela (hala ere, gainontzekoek ere ikusten zuten, eta ez zuten berdin erantzun). Etxean ere ez zuen giro ona izan. Aita oso gogorra zen seme-alabekin eta zer edo zer txarto egiten zuen bakoitzean jipoitu egiten zuen Jhon.

Gaztaroa

Velázquez beti zihoan armatuta. Eskolan labanekin ibiltzen zen, ez zuelako besterik. Bere lehen suzko arma 14 urterekin lortu zuen, errebolber bat. Arinago ere izan zituen armak baina ez bereak, hilketa bat eta gero arma ezkutatzeko erabiltzen zuten Jhon. Gazteak eskolako motxilan gordetzen zuen arma. Halaxe ezagutu zuen Pinina, bere lagun ona bilakatu zena geroxeago.

Jhonek ere oso gustuko zituen kirolak. Aparteko txirrindularia izan zen, eta bere delitu-karrerari hasiera emateko, kanabisa saltzen hasi zen bere bizikletako pieza batean garraiatuz. Popeye eta bere lagun bat hasi ziren negozioan, haien kabuz. Lehenengo sosak irabazten hasi zen, hobeto janzteko eta dirua izateko. Gazteak Fernando Galeano del Ríoren ereduari ozta ala ozta heldu nahi zion, hala ere, pixka bat hazi zenean armadako Marinan sartzeko eman zuen izena. Gustuko zuen Koronelaren hiletak hunkitu zuen Jhon eta egun batean berak ere horrelako agurra jasoko zuela pentsarazteak bultzatu zuen. Ez zuen oztoporik izan, eta han ibili zen. Hala ere, 5 hilabete pasa eta gero, berak telebistan ikusitako gerra itsasontzia egurrezko itsasontzi bat zela ikustean, Marina utzi zuen. Agerian dago Popeyek armei ematen zien garrantzia.

Bere etxean eta armadan ikasitako diziplina zorrotzak bere bizitzan oso garrantzitsuak izan direla dio bere elkarrizketa askotan, eta behin baino gehiagotan bizia salbatu diola bere ernetasun horrek. Gainera lider bat izatea eta aginduak betetzea ondo iruditzen zitzaion. Urte batzuk geroago Polizia Nazionalean sartu zen pozarren. Bere agintariak ordea, guztiz desmotibatu zuen, ustelduta baitzegoen. Polizia kurtsoa egin ostean mafiosoen opariak edo ordainak lortzeko irrikatan zegoela pentsatzen zuen Koronel hark. Baina ez zitzaion ondo iruditu, eta ustela izateko, guztiz gaiztoa bilakatuko zen.

17 urte zituela, auzoko gazteak esertzen ohi ziren tokian zegoen bere lagunekin, eta beste lagun bat etorri zen berri batekin. Lana neska eder baten gidari pertsonala izatea zen, eta auzo berberetik beste auzo aberats batera eroatea. Lan hau izan zen Pablo Emilio Escobar Gaviriarekin lotu zuena, izan ere, modelo hura droga saltzaile handiaren neska zan. Neska lehen aldiz Pabloren jauregira eroan zuenean, neska nagusiarekin joan zen. Amaitu zutenean, Pablo Escobarrek Popeye gonbidatu zuen zer edo zer jatera, bide batez gidariari analisi bat egiteko eta fidagarria zen edo ez jakiteko. Hala ere organizazioan jada garrantzitsua zen kide batek, Pininak[1], Jhon ezagutzen zuen. Pablo ikusi zuen lehen aldia izan zen eta Jhonekin ondo moldatu zela zirudien, konexio mota bat egon zen.

Medellingo kartela

Hilabete batzuen ostean mafioso handiaren eta neskaren harremanak amaitu egin ziren. Jhonek Escobarren etxe guztiak ezagutzen zituen eta banan banan ibili zen bere bila, aitaren kotxearekin. Topatu zuenean, atea jo eta zabaldu egin zioten. Jhonek argi utzi zion: «Emadazu lana, edo hil nazazu». Droga saltzaileak galdetu zion ea armak erabiltzen bazekien, eta Jhonek baietz erantzun zion, polizia izan zela. Hori Pablok bazekien, noski.

Jhon Medellingo kartelean sartu zenean, kartelaren boterea jada oso handia zen. 1985-ean sartu zen, aurreko urtean Kolonbiako ministro bat erail zuten, Rodrigo Lara Bonilla; Kolonbiako narkotrafikatzaileak Estatu Batuetako seguritate handieneko kartzeletara bidaltzeko legea defendatzen ausartu zelako.

Kolonbiako gobernuaren kontrako gerra hastear zegoen. Pablok Panama lotu zuen, eta hango pertsona boteretsuenarekin (Manuel Antonio Noriega) negoziatu zuen indartsuagoak izateko. Beraz, estradizioaren kontra zeuden mafioso guztiak bildu ziren, eta Escobarren aginduetara egon ziren. Jhon gerraren momentu garrantzitsuenean heldu zen. Lehen aipatutako diziplinak erraztu egin zion Jhoni krimenaren munduan sartzea eta oso indartsu sartu zen, bai.

Gerran sartu baino lehen, Jhonek organizazioko hainbat postu igo zituen, batik bat bere handinahi txikiagatik eta kemenarengatik. Berak elkarrizketetan kontatzen duen modura, bere lehen lana ez zen inor hiltzea izan. “Patroi”-aren idazkaria gaixotu egin zen, eta ez zegoen inor mezuak idatz zezakeenik. Han agertu zen Popeye, Antiokian bizi izan zen denboran adineko auzoko batzuek irakatsi zioten makinan idazten hamar hatzekin. Pabloren idazkariak gainera ordenagailu bat erabiltzen zuen, nola ez, eta nahiko ondo moldatu zen. Pablok asko eskertzen zion. Egun batean karteleko bere kide bat heldu zen luxuzko etxera, bere amaren heriotzaren erruduna aurkitu zuela eta. Nagusiak Jhoni galdetu zion ea lan hori egiteko gai bazen. 23 urteko gazteak onartu egin zuen. Autobusen alokairuan eta salmentan jarduten zuen gizonak bere kidearen ama autobusetik jaisten ari zela, ez zuen gelditu. Andrea jausi egin zen eta burua zabaldu. Gizonak ez zuen lagundu eta odolustuta hil zen. Nahiko erreza iruditu zitzaion Popeyeri pertsona bati errebolberrarekin bi bala kopetan jostea.

Lana bukatutakoan bueltatu egin zen makina elektronikora eta idazten segitu zuen. Pablok hau ikustean lan bat zuela gogorarazi zion, eta Velázquezek lana bukatu zuela esan zionean, dirua zergatik eskatu ez zion galdetu zion (lan bakoitzak bere prezioa zuen). Jhonek ez ziola kobratu nahi erantzun zion. Pablo ere harritu zuen jarrera izan zen hura, eta saritzeko, lanak balio zuen 1K$-ak ahaztu eta 5K$ eman zizkion. Hori gutxi balitz, organizazioan fidagarritasun salto handi bat eman zuen. Handik aurrera Pabloren babes eraztunak kontrolatzen hasi zen eta asko ikasten hasi zen. Mundu kriminalean sartu zen dinamikari esker eta bere kideei eta Patroiari zien maitasunak bere lanean buru belarri jardutea ahalbidetu zion, eta beraz, organizazioko gaizkile hoberenetarikoa izatea. 1886. Urtean Popeye Pablo Escobarren konfiantzako gizona zen jada, baina 1990-an Pinina hil zenean, bere postuaz arduratu zen, lor zezakeen posturik altuena. Atentatuak antolatzeko gai izan zen, baita eguneroko gerrako estrategiak, bahiketak eta hilketa konkretuak.

Los Extraditables-en guda

Gerrarako prestakuntza bikaina izan zuten Medellingo mafiosoaren gizonek. Haien estrategiarako oso garrantzitsua izan zen kotxe-bonbak prestatzen jakitea; horretarako euskaldun batek lagundu zituzten. Kalkulatzen da Jhon 50.000 hilketetan hartu zuela parte. Popeyek, bere kabuz, 250 pertsona baino gehiago hil dituela kalkulatzen du. Bere elkarrizketetan damutu egin dela dio, baina hala ere, gerran egin behar dena egin zuela azpimarratzen du. Pablo Emilio Escobar Gaviriarengatik bizia emango lukeela eta denboran atzera egin ahalko balu, seguru aski ez zela ezer asko aldatuko. Ez zuen inoiz izan oztoporik bere lanarekin aurrera jarraitzeko. Ez zuen beldurrik ezta damurik sentitzen. Gainera, Velázquezek inoiz ez zuen alkoholik edaten, ez zuen erretzen, kokainarik ere ez zuen kontsumitzen… Gehien jota, kafe pixa bat hartzen zuen goizetan.

Jhonek bere ametsetako neska hil behar izan zuen. Elkarrekin ateratzen hasi ziren, Wendy eta bera. Wendy Pablorekin ibilia zen, are gehiago, haurdun utzi zuen. Nagusiak bere umea kendu zion, bere familiarekin leiala izan behar zelako, eta neska asko haserretu zen. Mendeku bila, Jhon zeharo maitemindu zuen. Pablori kontatu zionean oso arraroa egin zitzaion, Wendy gizon oso aberatsekin ibiltzen zelako, diru asko xahutzen zuen mafiosoen kreditu txarteletatik. Egun batean, neskak ea Pablo non zebilen galdetu zion, eta Jhonek ez zion egia erantzun. Pablori kontatu zion dena, noski, eta hau neska espiatzen hasi zen. Wendy eta Ameriketako inteligentziaren arteko elkarrizketa batean esku hartu zuen Pablok. Pablok Jhoneri azaldu zion, Wendy ziria sartzen saiatu zela.”Sikarioak” jada argi zeukan zer egin behar zuen. Hurrengo egunean Popeyeren gizonek bere maitea hil zuten. Jhonentzat gogorra izan zen, baina hala ere haserre zegoen informazio iturri gisa erabiltzen saiatu zelako. Adibide honek agerian uzten du Popeyeren leialtasuna bere nagusiarekiko. Leialtasun hori ere Pablok bazekien neurtzen, eta berak ere aurpegia ateratzen zion maiz Popeyeri.

Pablok gobernua legeak aldatzen behartu eta gero, gobernuarekin negoziatzen hasi zen. Pablok kartzelaratua izan nahi zuen, jada ezin zutelako EEUU-ra bidali, eta bere kartzela pertsonalean giltzapetzea lortu zuen. Kartzela bat diseinatu, eraikitzeko tokia erabaki, eta gobernuari eraikitzeko agindu zion. Han droga saltzen eta hiltzen jarraitu zuten, hala ere, ihes egin behar gabe. Kartzelako guardia Pabloren gizonak ziren, eta luxuzko hotela zirudien kartzelak. “La Catedral” izenpetu zuen Pablok. Jhon ere han ibili zen.

Egoera nahasi egin zen beste mafioso batzuk, Medellingo kartelaren kide batzuk, Pablok baino diru gehiago egiten hasi zirenean. Izan ere, Fernando Galeano del Río nahiko nekatuta zegoen Escobarrekin, eta gerra deklaratu zioten. Pablok lauzpabost gerra zituen abian, eta horrek diru asko balio zuen. Beraz, haietako gerra batek edo bestek amaitu egin behar zuten. Beraz, Fernando Galeano del Río eta beste mafioso batzuk hil zituen Jhonek, bere idoloa izan zen gizona. Gobernuak susmoa zeukan La Catedral[2] espetxean gertatzen ari zenarekin, eta esku hartzear zeudela, Jhonek eta bere kideek ihes egin zuten. Nagusiak oso ondo ezagutzen zuen mendi hura, kartzela eraiki zen mendia. Mendian zehar janaria zuen lurperatuta, eta denbora luzea egon ziren basoan, gobernuko militarrek inguratuta. Han Pablo eta Jhonen arteko harremana oso estua izan zen.

Hala ere Pablok etsai asko zituen. FBI, CIA, DEA eta mafiak gainean zituzten. Jhonen eta Pabloren buruak diru mordoa balio zuen. Jhonek argi zeukan itzalean geratu behar zirela, zirkinik ere ez egin eta batez ere, telefonorik ez ukitzek. Pablok berriz, autoritateei bere burua entregatzeko agindu zion Jhoni. 5 hilabete kartzelan pasa eta gero kartzelako telebistak bere “Patroia” hil zutela zioen. Oso penagarria izan zen berarentzako, beldurra sentitu zuen, bere bizitzako ardatza ezabatu egin zen.

Zigorra

1992an atxilotu zuten eta terrorismoagatik, narkotrafikoagatik eta organizazio kriminal bateko kidea izateagatik zigortu zuten. 2000 eta 2001 artean La Modelo espetxean bertan izandako gerran nahasita ibiltzeagatik zigorra handitu egin zen. 2008an Pablo Escobarren konfiantzako kidea 23 urte eta 3 hilabetera zigortua izan zen beste krimen batzuengatik. Hala ere, 2014ko abuztuaren 22an askatasun baldintzatua lortu zuen, eta aske utzi zuten.

Azken urteak

2020ko otsailaren 6an hil zen arte, azken urteetan Jhon youtuber bat izan zen, eta bere bizitza mundu osoarekin saretzen zuen.

Hala ere, bideoak ez ziren Jhonen lan handiena. Espetxean literaturarekin hasi zen, eta psikologoen gomendioa zena gero ogibide bihurtu zuen. Hainbat liburu argitaratu zituen (El Verdadero Pablo[3], Sobreviviendo a Pablo Escobar...), eta mundu osoan zehar zabaldu da liburu horien salmenta.

Hori gutxi balitz, Kolonbiako aktore eta produktoreei esker serie bat flimatu zuen. Serie hori Kolonbiako telebista kate batek erosi zuen, eta Netflix plataforma pribatuan ere ikusgai dago. Seriea Sobreviviendo a Pablo Escobar: Alias JJ[4] liburuan oinarrituta dago.

Lan horietan, bere bizitzako gertakari eta xehetasun guztiak agertzen dira.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) "PININA": La vida de este poderoso sicario del Cartel de Medellin". 2015-10-22 (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) La Catedral. 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) Martínez, Astrid Legarda. (1707). El verdadero Pablo: sangre, traición y muerte. Ediciones Dipon ISBN 9789589760475. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) Palomino, Sally. (2017-08-04). «La serie sobre el sicario de Pablo Escobar que sus víctimas no pudieron vetar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).

Read other articles:

The Wild Goose ChasePoster filmSutradaraCecil B. DeMilleProduserCecil B. DeMilleJesse L. LaskyDitulis olehWilliam C. deMillePemeranIna ClaireSinematograferAlvin WyckoffPenyuntingCecil B. DeMillePerusahaanproduksiJesse Lasky FeaturesDistributorParamount PicturesTanggal rilis 27 Mei 1915 (1915-05-27) Durasi40 menitNegaraAmerika SerikatBahasaBisu (intertitel Inggris)Anggaran$10.611.85[1]Pendapatankotor$60.630.68[1] The Wild Goose Chase adalah sebuah film komedi-drama Amerika...

 

American prelate His Excellency, The Most ReverendMark Kenny CarrollBishop of WichitaTitular Bishop of TaparuraSeeDiocese of WichitaIn office1947–1967PredecessorChristian Herman WinkelmannSuccessorDavid Monas MaloneyOrdersOrdinationJune 10, 1922ConsecrationApril 23, 1948by Joseph RitterPersonal detailsBorn(1896-11-19)November 19, 1896St. Louis, Missouri, USDiedJanuary 12, 1985(1985-01-12) (aged 88)Wichita, Kansas, USDenominationRoman CatholicParentsThomas and Mary (née Kenny) Car...

 

Radio station in Benbrook–Dallas, Texas KFLCBenbrook, TexasBroadcast areaDallas/Fort Worth MetroplexFrequency1270 kHz (HD Radio) HD turns off at nightBrandingTUDN Radio Dallas 1270 AMProgrammingLanguage(s)SpanishFormatSportsAffiliationsTUDN RadioFC DallasTexas RangersOwnershipOwnerLatino Media Network(Latino Media Network, LLC)Sister stationsKFZOHistoryFirst air date1924 as KFQBFormer call signsKFQB (1924-1928)KTAT (1928-1929)KSAT (1929-1930)KTAT (1930-1939)KFJZ (1939-1984)KSSA (1984-1986)K...

Chronologie de la France ◄◄ 1664 1665 1666 1667 1668 1669 1670 1671 1672 ►► Chronologies Louis XIV devant Dole en 1668, Adam François van der Meulen.Données clés 1665 1666 1667  1668  1669 1670 1671Décennies :1630 1640 1650  1660  1670 1680 1690Siècles :XVe XVIe  XVIIe  XVIIIe XIXeMillénaires :-Ier Ier  IIe  IIIe Chronologies thématiques Art Architecture, Arts plastiques (Dessin, Gravure, Peinture et Sculpture), Littératu...

 

Nina HossHoss, 2020Lahir7 Juli 1975 (umur 48)Stuttgart, Jerman BaratPekerjaanAktrisTahun aktif1996–sekarangDikenal atas The White Masai A Woman in Berlin Barbara Phoenix A Most Wanted Man Tár Suami/istriAlex Silva ​(m. 2015)​ Nina Hoss (Jerman: [ˈniːna hɔs] ⓘ; lahir 7 Juli 1975) adalah seorang aktris asal Jerman. Dia dikenal lewat film Phoenix arahan Christian Petzold dan berhasil memenangkan Toronto Film Critics Association Awards, ...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (مايو 2023) دايكي ميا   معلومات شخصية الميلاد 1 أبريل 1996 (28 سنة)  محافظة أوساكا  الطول 1.86 م (6 قدم 1 بوصة) مر�...

Statistic which divides a data set into 100 parts and analyzes it as a percentage In statistics, a k-th percentile, also known as percentile score or centile, is a score below which a given percentage k of scores in its frequency distribution falls (exclusive definition) or a score at or below which a given percentage falls (inclusive definition). Percentiles are expressed in the same unit of measurement as the input scores, not in percent; for example, if the scores refer to human weight, th...

 

Motivation in human action This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Self-interest – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2014) (Learn how and when to remove this message) An appeal to self-interest during World War II Self-interest generally refers to a focus on the needs or desires (in...

 

Genus of plants For other uses, see Randia. Randia Randia densiflora Scientific classification Kingdom: Plantae Clade: Tracheophytes Clade: Angiosperms Clade: Eudicots Clade: Asterids Order: Gentianales Family: Rubiaceae Subfamily: Ixoroideae Tribe: Gardenieae Genus: RandiaL.[1] Species Many, see text. Synonyms Basanacantha Hook.f. Foscarenia Vell. ex Vand. Gynaecopachys Hassk. Rangia Griseb.[1] Randia, commonly known as indigoberry,[2] is a mostly Neotropical genus of...

Voce principale: Società Sportiva Dilettantistica Città di Gela. Gela CalcioStagione 2007-2008Sport calcio Squadra Gela Allenatore Giuseppe Irrera (1ª-6ª) Gianluigi Di Mauro (7ª) Stefano Sanderra (8ª-34ª) Presidente Angelo Tuccio Serie C27º posto nel girone C Coppa Italia Serie CFase eliminatoria a gironi Maggiori presenzeCampionato: Tamburro (33) Miglior marcatoreCampionato: Hengemühle (11) StadioVincenzo Presti (4 200) 2006-2007 2008-2009 Si invita a seguire il modello d...

 

English railway line Ipswich–Ely lineOverviewStatusOperationalOwnerNetwork RailLocaleSuffolkCambridgeshireEast of EnglandTerminiIpswichPeterboroughServiceTypeHeavy railSystemNational RailOperator(s)Greater AngliaRolling stockClass 755HistoryOpened26 November 1846TechnicalLine length~24 mi (39 km)Number of tracksOne to TwoCharacterRuralTrack gauge4 ft 8+1⁄2 in (1,435 mm) standard gaugeLoading gaugeW10Electrification25 kV 50 Hz AC OHLE (...

 

2016年美國總統選舉 ← 2012 2016年11月8日 2020 → 538個選舉人團席位獲勝需270票民意調查投票率55.7%[1][2] ▲ 0.8 %   获提名人 唐納·川普 希拉莉·克林頓 政党 共和黨 民主党 家鄉州 紐約州 紐約州 竞选搭档 迈克·彭斯 蒂姆·凱恩 选举人票 304[3][4][註 1] 227[5] 胜出州/省 30 + 緬-2 20 + DC 民選得票 62,984,828[6] 65,853,514[6]...

Частина серії проФілософіяLeft to right: Plato, Kant, Nietzsche, Buddha, Confucius, AverroesПлатонКантНіцшеБуддаКонфуційАверроес Філософи Епістемологи Естетики Етики Логіки Метафізики Соціально-політичні філософи Традиції Аналітична Арістотелівська Африканська Близькосхідна іранська Буддій�...

 

Road in China Guiyang–Chengdu Expressway贵阳-成都高速公路Zhurong Expressway筑蓉高速公路Route informationAuxiliary route of G75Major junctionsNorth end G5 / G4202 in Jinjiang District, Chengdu, SichuanSouth end G6002 in Baiyun District, Guiyang, Guizhou LocationCountryChina Highway system National Trunk Highway System Primary Auxiliary National Highways Transport in China ← G7511→ G7521 The G7512 Guiyang–Chengdu Expressway (Chinese: 贵阳—成都高...

 

Mexican actress (born 1977) In this Spanish name, the first or paternal surname is Treviño and the second or maternal family name is Ortiz. Mariana TreviñoTreviño in 2017Born (1977-11-21) 21 November 1977 (age 46)Monterrey, Nuevo León, MexicoOccupationActressYears active2010–present Mariana Treviño Ortiz (born 21 November 1977) is a Mexican stage and screen actress from Monterrey. She became known to a wider domestic audience through her role as Lupita in the popular ...

1986 funeral of Wallis Simpson The graves of the Duchess (left) and Duke of Windsor in the Royal Burial Ground, Frogmore The funeral of Wallis, Duchess of Windsor (born Bessie Wallis Warfield, later Spencer, later Simpson), took place on April 29, 1986. Wallis was the widow of Prince Edward, Duke of Windsor, who had been King of the United Kingdom from January 20 to December 11, 1936, reigning as Edward VIII before his abdication to marry Wallis, a divorcée. She was living in Paris at the ti...

 

Shah of Iran from 1925 to 1941 Not to be confused with Mohammad Reza Pahlavi, his son, or Reza Pahlavi, Crown Prince of Iran, his grandson. Reza Khan and Shah Reza redirect here. For other uses, see Reza Khan (disambiguation) and Shah Reza (disambiguation). Reza Shah PahlaviReza Shah in uniform, c. 1931Shah of IranReign15 December 1925 – 16 September 1941[1]Coronation25 April 1926[2]PredecessorAhmad Shah QajarSuccessorMohammad Reza Shah Pre-royal positions 16th Prime M...

 

Molecular device capable of converting energy into movement A nanomotor is a molecular or nanoscale device capable of converting energy into movement. It can typically generate forces on the order of piconewtons.[1][2][3][4] Magnetically controlled Helical Nanomotor moving inside a HeLa cell drawing a pattern 'N'.[5] While nanoparticles have been utilized by artists for centuries, such as in the famous Lycurgus cup, scientific research into nanotechnolo...

Pemilihan umum Bupati Brebes 20242017202927 November 2024Kandidat Peta persebaran suara Peta lokasi Brebes Bupati & Wakil Bupati petahanaIdza Priyanti dan Narjo PDI-P Bupati & Wakil Bupati terpilih belum diketahui Pemilihan umum Bupati Brebes 2024 dilaksanakan pada 27 November 2024 untuk memilih Bupati Brebes periode 2024-2029.[1] Pemilihan Bupati (Pilbup) Brebes tahun tersebut akan diselenggarakan setelah Pemilihan umum Presiden Indonesia 2024 (Pilpres) dan Pemilihan umum le...

 

جامع زيارة تورا معلومات عامة القرية أو المدينة أربيل / قضاء شقلاوة الدولة العراق تاريخ بدء البناء عهد عمر بن الخطاب المواصفات المساحة 800م2 عدد المآذن 1 التفاصيل التقنية المواد المستخدمة الحجر والطابوق التصميم والإنشاء النمط المعماري إسلامية المقاول عبد الله بن عمر بن الخط...