Jaun Baruak aspaldian xederak hedatü zütüan,
Txori ejer bat atzaman dizü Paueko seroren komentüan
Orai harekin biziren düzü, aspaldian gogoan beitzüan.
Xedera balitz halako merkatüetan saltzeko,
Xiberoako aitunen semek eros litzazkee oro,
halako txori ejertto zunbaiten atzamaiteko.
Igaran apirilaren bürüan, armadaren erdian,
Züntüdan bihotzean, armak oro esküan;
Present ezpiritüan, manka besoen artean.
Jauna, maite banaüzü, erraiten düzün bezala,
Kita ezazü, kita ezazü Erregeren zerbütxüa
Eta maita herria, üken dezadan plazera.
Jaun barua, orai zü, felizitatzen zütügü,
Zeren beitüzü Musde la Plazaren prima eijerra esposatü;
Andre hori irus düzü, zuri ezteizügü dolü.
|
Baroi jaunak aspaldian sareak hedatu zituen
Txori eder bat atzeman du Paueko mojen komentuan.
Orain harekin biziko da, aspalditik nahi zuen bezala.
Halako sarea merkatuetan salduko balitz,
Zuberoako aitoren semeek guztiak eros litzakete,
Halako txori edertxo zenbait atzemateko.
Iragan (den) apirilaren amaieran, armadaren erdian,
Bihotzean zintudan arma guztiak eskuan,
Present espirituan, faltan besoen artean.
Jauna, maite banauzu esaten duzun bezala
Utz ezazu, utz ezazu erregeren zerbitzua
Eta maita (ezazu) herria izan dezadan plazera.
Baroi jauna, orain zu, zoriontzen zaitugu
Zeren baituzu Musde la Plazaren alaba nagusi ederra esposatu
Andre hori zoriontsu da, zuri ez dizugu dolu.
|