Aliatuek, eta bereziki AEBek, oraindik menderatzeke zegoen Japonia okupatzea gutxienez beste urte batez eta sekulako giza galeren truk izango zelako kezka zuten, batez ere kamikazeekin izandako borrokaldi latzen ondorioz, bai eta japoniar askok Enperadoreari eta herrialderi zioten begirune eta miresmenaren ondorioz estatubatuarrek Japonia okupatzea baino, herrialdea defendatuz beren bizia ematearen aldekoak zirela bazekitelako.
Honela bada, Ameriketako Estatu Batuetako ArmadakManhattan Proiektuan garatzen ari zen bonba atomikoari sekulako lehentasuna eman zion, arma izugarri honen bidez japoniarren erresistentzia itzela apurtu eta Bigarren Mundu Gerrari Japonia okupatzeko kanpainia luze eta giza galerak erraldoiak saiesteko helburuz.
Azkenean, AEBek Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak gauzatu zituzten. Lehenbiziko leherketak Hiroshima hiria guztiz suntsitu eta 90.000–166.000 hildako artean eragin zuten, halere, bai japoniarrek nahiz Hirohito Enperadoreak errenditzeari muzin egin zioten. Baina estatubatuarrek Nagasaki hirian bigarren bonba atomiko bat lehertuarazi zutenean, Enperadoreak japoniar gehiengoaren nahien aurka bazen ere errenditzea erabaki zuen, estatubatuarrek bonba atomikoekin herrialdea hiriz-hiri sarraskitu zezaketelako jakinaren gainean baitzen. Hala eta guztiz ere, Japoniar Armada Inperiala oraindik errenditzearen aurkako agintari militarrak bazeuden, baina Enperadorearen erabakiari men egin behar izan zioten.
Izan ere, AEBetako Armadako zenbait agintarik Japoniaren erresistentzia guztiz apurtu eta errendizioa lortzeko hilabetero hiruzpalau japoniar hiri hautatu eta bonba atomikoekin erasotzeko asmoa ere agertu zuten, nahiz eta azkenean Harry S. Truman estatubatuar presidenteak ikusitako hildako kopuru erraldoia ikusi eta estaubatuarren nahiz gainontzeko herrialde aliatuetan eragin zezakeen irudi txarra saiesteko halako estatubatuar militarren egitasmoa gediarazi izan.
Honenbestez, 1945ekoabuztuaren 15ean Japoniar Inperioa errenditu egin zen. Irailaren 2an, Tokioko Badian, Mamoru Shigemitsu, Japoniako Kanpo Arazoetako ministroak USS Missouri ontzian eta Richard K. Sutherland estatubatuar jeneralaren begiradapean Japoniaren Errendizioaren agiria sinatu zuen. Japoniak errendizioaren truk jarritako baldintza bakarra Enperadorea bere karguan mantentzea izan zen, halere, AEBek beren nagusitasun osoa azpimarratu asmoz, errendizio hura Japoniaren Baldintzarik Gabeko Errendizioa zela aipatu zuten.