Bigarren Mundu Gerra libratzen ari zen bitartean zentroeuropear zientzialari mordok Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen gobernu naziaren gehiegikerietatik aske sentitu nahirik. Iheslari ilustratu hauek Hitlerren zientzialariek bonba atomikoa garatzen hasiak zirelaz ziur ageri ziren. Hondamendi masiboa eragin zezakeen arma honen aitzindaria Estatu Batuetara erbesteratu zuen Leo Szilard zientzialari hungariarra izan zen. 1939kouztailean, Szilardek Hahn eta Strassman alemaniarrek atomoaren fisioa lortu zutela jakin zuen, eta agudo ulertu zuen aplikazio militarretara bideratuta zegoela.
Szilard Estatu Batuetako zientzialari esanguratsuenaren bila joan zen laguntza eske, nor eta Albert Einstein kobentzitu zuen Etxe Zuriari jazoeraren berri emateko. Beste kideei argibideak eskatu ostean, Einsteinek sinaturiko gutuna Roosevelti bidaltzea erabaki zuten. Bertan honako hau ageri zen:
"Azkenengo lau hilabete hauetan Frantzian Joliot eta EEBBenSzilard eta Fermiren ikerketei esker, uranio masa handiaren bidezko erreakzio nuklearra egingarria zela. Honek energia eta elementu erradiaktibo erraldoiak libra dezake eta arma hau epe laburrean lortukoo ahal izango dela onetsi daiteke."
"Fenomeno hau bonbak ekoizteko gai izan daiteke, itsasontziz garraiotu eta portuan eztanda egitean portua eta inguruko lurraldea guztiz suntsituko luke."
"Honen aurrean, ez litzateke desiragarria izango gobernua eta fisikari taldearen harreman egonkorra kate-erreakzioa ikertzearren?"
1939kourriaren 11an, Etxe Zuriak mezuaren berri izan zuen. Europa sutan zegoen Bigarren Mundu Gerraren eraspenean eta bere laguntzaile militarrari, Watsoni, lehenengo ikerketak burutzea fidatu zitzaion. Azaroaren 1ean, Uranioaren Komiteak bonba atomikoa ekoizteko posibilitatea apoiatu zuen baina garapen lanak pixkanaka gauzatu ziren. Aitzitik, estatubatuarrek bai britainiarrek bai alemaniarrek alor honetan garapen handiak egin zituztelaren berri izan zuten.
Lau hilabeteren buruan, bonbek hilak zituzten Hiroshiman 90.000–166.000 lagun eta Nagasakin 60.000–80.000 lagun,[1] horietatik erdiak lehenengo egunean bertan. Hiroshimako agintarien ustetan, lehenengo eguneko hilen % 60 leherketa edo suteek eragin zituzten; % 30, obra-hondakinek; eta % 10, beste zioek. Hurrengo hilabeteetan, jende andana hil zen erredurek, erradiazioak eta bonben ondoriozko beste gaixotasunek jota. Hiri bietan, hil gehienak zibilak ziren.[4][5]
Nagasaki bonbardatua izan zenetik sei egunera, abuztuaren 15ean, Japonia aliatuen aurrean errenditu zen, eta irailaren 2an errendizio-akta sinatu zuen; halaxe amaitu ziren Pazifikoko Gerra eta Bigarren Mundu Gerra. Alemaniakmaiatzaren 7an jadanik sinatua zuen bere errendizio-akta, eta bukatua zen Europako gerra. Bonbardaketen ondorioz, okupatutako Japoniak «hiru printzipio antinuklearrak» onartu zituen, bere buruari arma nuklearren jabe izatea, fabrikatzea eta bere lurrean hartzea debekatzeko. Historialarien artean, oraindik eztabaidatsua da Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketen garrantzi etiko eta estrategikoa.[6]
Bizirik iraundako baten lekukotasuna
«
Goiz zen eta eguna bero eta eder zegoen (...). Kamiseta eta prakak jantzita, egongelako lurrean etzanda nengoen, neke-neke eginda, gau osoan ospitalean guardian eman eta gero lorik egin gabe nengoelako.
Halako batean, argitasun itsugarri batek ikaratu egin ninduen (...). Lorategiko itzalak joan egin ziren eta argia une batez oso bizi eta distiratsua izan ostean, iluntasun handia etorri zen (...). Ustekabean konturatu nintzen guztiz biluzik nengoela. Hura gauza arraroa! Non zeuden nire kamiseta eta jertsea? Zer gertatu ote zen? Gorputzeko eskuinaldean ebakiak eta odola nituen; ezpal zati bat neukan aldakan sartuta eta gauza bero bat etorri zitzaidan ahora. Masailean zauria nuen eta kristal zati handi bat saman sartuta (...). Gure etxea dardarka hasi eta goitik behera jausi zen hauts lainoa harrotuz (...). Sua zabaltzen zihoan eta haize erregarria altxatu zuen (...). Giza itzal batzuk hara eta hona zebiltzan txorimaloen antzera, oinazetan zeudela igartzen zitzaien eta besoak gorputzetik aparte zeramatzan. Pertsonok estutu egin ninduten erreta zeudela konturatu nintzen arte, besoak aldenduta zeramatzaten larru bizian zituzten aldeak ez ukitzeko. Egia esan, denok genuen antzekotasun bat. Isil-isilik egotea.