Japoniar astigarra (Acer palmatum) (japonieraz:イロハカエデ irohakaede), astigar espezie bat da, Japoniako eta Hego Koreako jatorria duena. Txinakoa ere dela diote aditu batzuek,[1] baina Flora de China-k antzekoak diren astigar txinatarrak aparte dauden espezie moduan tratatzen ditu.[2]
Delikatuegia da izozteak eta eguzki beroa jasateko. Ondo drenaturiko lurrak behar ditu. Purpura koloreko lore txikiak ditu. Hostotza fina du, berde argitsua baina udazkenean gorri distiratsu bihurtzen da. Altuera 2-4 metrokoa izaten da.
Acer: latinezkoǎcěr, -ĕris izen generikotik dator (zorrotz), hostoek dituzten puntei erreferentzia eginez, edo egurrari, oso gogorra denez lantzak egiteko erabili omen zelako. Plinio Zaharrak (16, XXVI/XXVII) astigarraren hainbat espezie aipatu zituen.[4]