Jan Andrzej Pawel Kaczmarek (Konin, 1953ko apirilaren 29a – Krakovia, 2024ko maiatzaren 21a) poloniar soinu-banden musikagilea izan zen.
Zuzenbidean graduatu ondoren, 1970eko hamarkadan Jerzy Grotowski eta haren Antzerki Laborategiarekin hasi zen lanean. 1977an Zortzigarren Eguneko Orkestra sortu zuen eta 1982an lehen musika albuma grabatu zuen. 1989an Los Angelesera joan zen eta kontzertuak eman eta antzerkirako eta zinemarako musika konposatu zuen.
2005ean Oscar saria irabazi zuen Finding Neverland filmaren soinu-bandagatik. 70 film eta dokumental baino gehiagoren musikagilea izan zen. Gainera, Polonian enkarguak jaso zituen Solidarnosc-en 25. urteurrenagatik eta 1956ko matxinada ospatzeko lanak konposatzeko. Polonian Zinemaren Institutua sortu zuen.
Lanak
Zinema
Kanpo estekak