Eraikuntza erlijiozkoak egin zituen batez ere (elizak, komentuak), Kontraerreformaren garaipenaren ondoren Bavaria eta Austriako Eliza Katolikoak erakutsi zuen jarrera arranditsuaren erakusgarri. Prandtauerren lan nagusia Melkeko abadia da, Austriako barrokoko lan adierazgarrienetako bat.