Jaka gorriak, ingelesez: red coat edota redcoat, XVII. mendearen erdialdetik eta XX. mendearen hasiera artean Britainiar Armadako soldaduek erabilitako eskarlata kolore biziko uniforme edo jazkera militarra da. Garai horretan zehar ez zen britainiar soldaduek erabilitako uniforme edo kolore bakarra izan, baina bai gehien zabaldu eta erabilitakoa.
Jada, XIX. mendearen bigarren erdialdean uniforme hauek gudulekuan erabiltzeko etsaientzat deigarriegiak eta tiro jopuntu bikainak zirela ohartu ziren, eta piskanaka murriztuz eta gudulekuetan erabiltzetik utzi ziren. Lehen Mundu Gerran jada Britainiar Armadako soldaduek gainontzeko herrialde askotako Armadetako soldaduen antzera askoz ere disimulatuagoa eta kamuflatzeko errazagoa den kaki kolorea erabili zuten.
Ezizena
Bestalde, Britainiar Armadak uniforme hori erabilitako garaian jaka gorriak izendapena Eskozia, Irlanda, AEB eta Australia bezalako herrialdeetan, eta bereziki matxinatu eta independentisten artean, britianiar soldaduak izendatzeko mespretxuzko ezizena ere izan zen.