Iñigo Martín Coto

Iñigo Martín Coto
Bizitza
JaiotzaPortugalete1996ko otsailaren 10a (28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaAsti Leku Ikastola 2014)
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2014 - 2019) gradu : ingeniaritza
Euskal Herriko Unibertsitatea
(2019 - 2021) master : Ingeniaritza industrial
Cranfield University (en) Itzuli
(2020 - 2021) master : energia berriztagarri
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta aholkularia
Jasotako sariak
KidetzaElai-Alai Kultur Elkartea
Emaiok Euskara Taldea

Facebook: inigo.martincoto LinkedIn: iñigo-martin-coto-0698021b8 Edit the value on Wikidata

Iñigo Martín Coto (Portugalete, Bizkaia, 1996ko otsailaren 10a) bizkaitar ingeniari eta dantzari ohia da.

Euskal dantzari moduan Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeko kide da, aurresku dantza modalitatean trebatua batez ere.

Biografia

Portugaleten jaio zen 1996 urtean. Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin zituen lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta Batxilergoko ikasketak. Ohorezko Matrikula Saria lortu zuen Batxilergoan. Ingeniaritza gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), baita ingeniaritza industrialean masterra ere. Ondoren, Ingalaterrako Cranfield Unibertsitatean egin zituen master eta graduondoko ikasketak, energia berriztagarrien ingeniaritza alorrean.[1]

Dantzari moduan, Portugaleteko Elai-Alai Kultur Elkartea dantza taldearen kide izan da txikitatik. Hainbat euskal dantza emanaldietan eta lehiaketetan parte hartu izan du, besteak beste, Ibabe Beristain edo Asier Alcedo dantzariekin.[2]

Erreferentziak

  1. Martin Coto, Iñigo. (2021). Review of the Different Building-Integrated Solar Technologies. CRANFIELD UNIVERSITY - School of Water, Energy and Environment (SWEE).
  2. «Asier Alcedo, "Kantatu Fuerte Portugalete" 700. urteurrenaren erromeriaren ereserkiaren egilea» Asti Leku ikastola 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak