Geometrian, esan liteke izar-poliedroaahurtasunezko ezaugarri errepikakorren bat daukan poliedro bat dela, izar itxura ematen diona. Izar-poligonoekin gertatzen den bezala, izar-poliedroak ez daude formalki definituta oraindik.
Bi izar-poliedro mota daude:
modu errepikakorrean autoebakitzen diren poliedroak
poliedro ahur berezi batzuk, zati ganbilak eta ahurrak edo zeladura-puntuak modu errepikakorrean txandakatzen dituztenak
Autoebakitzen diren zenbanahi dimentsioko politopoakizar-politopoak deitzen dira.
Definizioz, n dimentsioko politopo erregularra izar-politopoa da n–1 dimentsioko hiperaurpegi guztiak izar-politopoak badira, edo haren erpin-irudia izar-politopo bat bada.