Izar-poligonoaizar itxurako poligono ahurra da. Gaur arte, erregularrak baino ez dira sakon aztertu; orokorrean, izar-poligonoak oraindik ez dituzte formalki definitu. Ez ditugu nahasi behar izar-multzoekin.
Izar-poligono erregularrak
Geometrian, "izar-poligono erregularra" elkar ebakitzen duten aldeak dituen poligono aldeberdin eta angeluberdina da, poligono ganbil baten erpinak ondoz ondokoak ez direnekin hainbestetik behin konektatuz sortua[2].