Ivi Adamou (grezieraz, Ήβη Αδάμου; Ayia Napa, Zipre, 1993ko azaroaren 24a) greziar abeslari eta pianista da [1].
Biografia
Hastapenak
Ivi Adamou 1993ko azaroaren 24an jaio zen Ayia Napan, Zipre ekialdeko Famagusta eta Larnaka hirien artean dagoen konplexu turistikoan. Hiru ahizpen artean bigarrena da, eta aita Zipre bertako greziarra den arren, ama bulgariar jatorrikoa da [2].
Umetatik jaso zituen Ivik musika eta ahotsa lantzeko eskolak, baita pianoa jotzeko klaseak ere. Hauei esker, hainbat sari irabazi zituen herrialdean antolatzen diren umeentzako kantu txapelketetan; besteak beste, bederatzi urte baino ez zituela, Larnaka hirian ospatu zen abesti jaialdiko lehen postua lortu zuen Anna Vissi artistaren "Kaka Paidia" kanta abestu ostean [3].
2009-2010: The X Factor
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak