Ivan Vasilievitx Panfilov (errusieraz: Иван Васильевич Панфи́лов; 1893ko urtarrilaren 1agreg./1892ko abenduaren 20ajul., Petrovsk, Errusiar Inperioa – 1941eko azaroaren 18a, Guseniovo, SESB) SESBeko Heroia eta militar garrantzitsua izan zen. Armada Gorrian Errusiako Gerra Zibilan hartu zuen parte, eta Turkestanan paper garrantzitsua jokatu zuen, Kirgizistango SESaren jeneral nagusia izatera helduz.
1941an Moskuko Guduan Panfilovek Fusilarien 316. Dibisioaren komandantea izan zen. 1941eko azaroaren 18an hil zen, Volokolamsk barrutian, Moskutik gertu, mortero baten eztandaren ondorioz.
Bere bizitzan oinarrituta Volokolamsk Autobidea izeneko liburua idatzi zuen Alexander Bekek. Liburu honek eragin handia izango zuen Israelen sorreran militarren artean eta Kubako Iraultzan, Fidel Castrok inspirazio iturri hartu baitzuen.