Itziar Ugarte Irizar (Oñati, Gipuzkoa, 1995eko apirilaren 27a) kazetaria eta idazlea da.
Biografia
Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren seigarren edizioa egin du Mondragon Unibertsitatean. Argia-n hasi zen lehen kazetaritza lanak publikatzen,[1] eta Berria-n dihardu egun, kultura sailean.[2][3] Beste hedabide eta agerkari batzuetan ere idatzi izan du baita literatur eremukoetan ere. Itu bandako kidea izan da eta Lekore aldizkarian argitaratu ditu zenbait literatur pieza.[4]
Argitalpenak
- Gu gabe ere. (Susa, 2021)[5][6] Espainiako Kritika Literarioaren Saria eskuratu zuen lan honekin.[7]
Sariak
- 2018an Bergarako Jardun elkarteak antolatutako Amodiozko Gutunen lehiaketa irabazi zuen Hilberri den amamari idatzitako gutunarekin.[8]
- 2020an Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti literatur lehiaketan saria jaso zuen Beraneantea lanagatik.[9]
Erreferentziak
Kanpo estekak