Isil-isilik euskal abesti herrikoi ezaguna da. Nahiz eta jende askok egile ezezaguneko abesti herrikoia dela uste izan,[1] duela ia hirurogeita hamar urte sortua izan zen, bere egilea Eibarren jaio eta Ordizian bizi izan zen Fernando Goenaga Iribarren izan zelarik.[2] Jai giroan, beste kantu batzuekin batera osatzen den segida batean abestu ohi da.