Isaäc Dignus Fransen van de Putte (Goes, 1822komartxoaren 22a - Haga, 1902komartxoaren 3a) herbeheretar politikaria izan zen. [[Herbehereak|Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1866ko otsailetik ekainera.
Medemblikeko Itsas Errege Ikastetxean ofizial izateko prestakuntza jaso zuen, eta hamar urtez Rotterdamgo merkataritza-ontzietan lan egin zuen. 1849an, Javako azukre-plantazio bateko administratzaile gisa kontratatu zuten.
Herbehereetara itzuli ondoren, parlamentuko kide hautatu zuten 1862an. 1863an Gai Kolonialetako ministro izendatu zuten, eta 1866ko otsailetik ekainera bitarteko lehen ministro izan zen.