Batasun Kristau Historikoa alderdiko kide izan zen, eta 1907an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kide. Arnhemeko alkate izan zen 1920tik 1921era, Finantza ministro 1921etik 1923ra, eta Barne eta Nekazaritza ministro 1925etik 1926ra. 1926ko martxotik 1929ko abuztura lehen ministro izan zen.
1939ko abuztuan gobernua zuzentzeko enkargua jaso zuen, nahiz eta ez zegoen gerra-testuinguru batean egiteko prest. Gobernuak 1940ko maiatzean ihes egin zuen Britainia Handira, eta De Geerrek alemanekin bakea adostea proposatu zuen. Gilemina erreginak kargugabetzea lortu zuen orduan.
Kargu diplomatikoa jaso zuen Holandako Indietan, baina nahiago izan zuen alemaniarrei baimena eskatu Herbehereetara itzuli ahal izateko bere emazte gaixoarekin batera. Han panfleto bat idatzi zuen alemaniarrekin lankidetzan aritzeko jarraibideekin.
Gerraren ondoren, urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zioten traizioagatik, eta ohore guztiak kendu zizkioten.