Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Filosofiako Ikasketa Aurreratuetako master batekin osatu zituen ikasketak; ondoren, Artearen Historian graduatu zen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED).[9]
Erdi Aroko proiektuaren parte izan da.[10] Talde horretako kide gisa, besteak beste, Gasteizko San Frantzisko komentuari buruzko ikerketan parte hartu du. Komentua 1214an sortu zen, eta 1930ean, zuen balio historiko handia eta ondare aberatsa kontuan hartu gabe, eraitsi egin zen.[11][12][13]
2017an, Otto Vaenius margolari eta humanistaren erdarazko Amorum emblemata liburuaren hitzaurrea eta edizioa koordinatu zuen. Liburu hori 1608an argitaratu zen lehen aldiz.[14]
Filosofiako irakaslea da UNEDen eta Zaragozako Unibertsitatean,[15][16]eta Vitoria-Gasteizko UNEDeko Zentro Elkartuaren unibertsitate-hedapeneko koordinatzailea.[17]
Dibulgatzaile gisa egindako ibilbidea
2021ean Tierra de damas. Euskal Herrian erromanikoa eraiki zuten emakumeak liburua argitaratu zuen. Bertan, landa-noblezia txikiko emakumeek Erdi Aroko bizitza sozial, politiko eta kulturalean zuten zereginari buruz egindako ikerketaren ondorioak azaltzen ditu, eta horretarako, garai hartako tenplu erromanikoen eraikuntzan izan zuten rola hartzen du oinarri. Ikerketa horrek Arabako Foru Aldundiaren berdintasun-arloaren laguntza izan zuen. [1][18][19]
Zenbait libururen egilea edo egilekidea izateaz gain, dibulgatzaile gisa, hainbat irratsaiotan parte hartu du 2018tik aurrera, radio Vitoria, radio Euskadi, Ser Vitoria eta Ser Bizkaia irratietan hasi zen kolaborazioak egiten. Historia eta emakumeak ardatz izango dituen programetan, hala nola Dejate llevar, Hstoria de las mujeres en el Pais Vasco, Herrian eta Historia de Alava.[20]
2020tik, Sancho el Sabio Fundazioko podcasta zuzendu eta aurkezten hasiko da. Hilean behineko saioak izango dira bertako Historia eta iturri bibliografikoetan oinarritua.[21]
2022an Naiara Lopez de Munain kazetariarekin batera Divulvadoras de la historia podcastari emango diote hasiera. Umore ikutu eta genero ikuspegiarekin emakumeak izango ditu ardatz.[22]
2024an El sexo en el románico (Crítica, 2024) argitaratu zuen, Erdi Aroko intimitatearen berrirakurketa egiten duen liburua, arte erromanikoaren bidez.[23][24]
Sariak eta aintzatespenak
2018an Sancho el Sabio Fundazioaren saria jaso zuen Argiak itzalean lanagatik: Estibalizen lehen mendeetan Estibalizko Andre Mariaren Santutegiari eta X. eta XI. mendeetako Arabako politikan izan duen zereginari buruzko dokumentuen bidez (X-XII mendeak).[25]
Amorum enblemata. Maitasunari buruzko tratatu hermetikoa. (Otto Vaeniusen 1608ko obra, Sans Soleil Ediciones etxeak gaztelaniaz argitaratua 2017an).
Egile edo egilekide gisa
Guía del románico en Álava y Treviño (Erromanikoaren gida Araban eta Trebiñun). Sans Soleil Ediciones, 2017López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel.
Descubriendo el románico alavés. La colección fotográfica de Federico Baraibar y Lorenzo Elorza (Erromanikoa ezagutzen. Federico Baraibarren eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma). (Sans Soleil Ediciones, 2019). Esteban, Raquel / Gondra, Ander / López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel / Ortiz de Urbina, Carlos / Soto, Javier.
La ciudad perdida. Historia cultural del convento de San Francisco de Vitoria-Gasteiz (Hiri galdua. Gasteizko San Frantzisko komentuaren historia kulturala). Sans Soleil Ediciones, 2019. Ezkerra, Iñigo / Gondra, Ander / López de Munain, Gorka / Mellén, Isabel.
Tierra de damas. Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco. (Dama-lurra. Euskal Herrian erromanikoa eraiki zuten emakumeak). Sans Soleil Ediciones, 2021. Mellén, Isabel.