2019ko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeetan haren alderdiaren hautagaia izan zen. Bigarren postuan geratu zen PSOEren atzetik, baina Ciudadanos eta Vox alderdien babesa jaso eta Madrilgo Erkidegoko presidente izendatu zuten. 2021eko martxoaren 10ean, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hauteskundeak aurreratu zituen, Ciudadanos alderdi gobernukideak zentsura mozioa aurkeztuko ziola igarri zuenean, Covid19 pandemiaren erdian.[3]
Haren zenbait adierazpenek txundimena piztu dute, hala nola goiburu dikotomiko zaharren erabilera bere Madrilgo hautagaitza aurkezteko ("askatasuna ala komunismoa"),[4] faxista deitua izatea "alde onean egotea" dela esatea[5] edo, ingurumenerako babes neurriak ez aplikatzeko, "auto pilaketak Madrilgo identitate ikur bat" direla nabarmentzea.[6] Historiari, Espainiari eta katolizismoari buruzko haren ikuspegia akritikotzat, dogmatikotzat eta erabat ezjakintzat jo da.[7]