Iruña Arabako erdialdeko udalerri ohi bat da, Añanako kuadrillakoa. Geografikoki Arabako lautadaren mendebaldeko bazterrean dago, Badaiako mendilerroaren hegoaldeko magalean, Zadorra ibaiak zeharkatuta. Izena famatu bihurtu den Iruña-Veleia aztarnategiari zor dio.
1976an Langraiz Okarekin fusionatu zen, Iruña Oka sortzeko.
Bi herrik osatzen zuten: Tresponde (herriburua zen) eta Billoda; azken hori, Garabo bere auzoarekin. Udalerria izan baino lehen, Mendozako kuadrillako ermandadea izan zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak