Bere familiaren gorabehera ugariren artean IrkusiBilbon jaiotzea egokitu zitzaion, Begoñan, Zurbaranen; erresistentziaren alde egiten zuten lanaren jakitun ziren; beren etxean iheslariak ezkutatzen zirela ere bazekiten.
Okupazioa izan zen bere lehen marrazkietarako inspirazio iturria eta zazpi urterekin eskolako lehen saria irabazi zuen. Bestalde, familian artezaletasun handia zegoen. Bilbora itzulita Artes y Oficios izeneko eskolan marrazketa landu zuen José San Sebastián eta Jesús Larrea irakasleekin. Horrez gain antzerkian, dantzan (Olaetarekin) eta kantuan (Soroak laukoarekin) ere aritu zen. 1956an Bilboko enpresa handi batean kartografo lanean hasi zen.
Margolari postinpresionista dela eta haurtzaroaren oroimenek eragin handia dutela esan daiteke.
Edorta Kortadi kritikariaren arabera Arrue, Flores Kaperotxipi, Martiarena eta Sarriegiren bidea segitzen du, haiek baino hiperrealistagoa delarik. Etxahun-Iruri, Xalbador eta arrantzaleenerretratuak nabarmentzen dira. Tratantes eta Leñador de Irurita ere aipagarriak dira.
Hala ere paisaia da Irkus Robles-Arangiz hoberen mugitzen den esparrua; nekazaritza-eremuetako paisaia sinple eta zuzenak margotu ditu; lan aipagarri batzuk: Altzai, Hondarribia, Camino de Perurena. Arrue anaiak, Valverde eta Montes Iturriotzen estiloetatik hurbil koka daiteke hauetan.