Irene Aldasoro Katarain (Idiazabal, 1955) gipuzkoar irakasle eta itzultzailea da.[1] Bi urtez Euskadi Literatura Saria irabazi du itzulpengintza arloan, 2000. urtean Dublindarrak lanagatik eta 2018. urtean Gailur ekaiztsuak lanagatik.
Itzulpenak
Ingelesetik euskarara honako liburuak itzuli ditu[2]:
- James Joyceren Artistaren gaztetako portreta (Ibaizabal, 1992).
- D.H. Lawrenceren Birjina eta ijitoa (Ibaizabal, 1993).
- Henry Jamesen Europarrak (Ibaizabal, 1997).
- Hans Christian Andersenen Hemeretzi ipuin (Beste hainbat itzultzailerekin batera. Ibaizabal, 1999).
- James Joyceren Dublindarrak (Alberdania, 1999). Euskadi Saria, 2000n.
- Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak (Erein eta Igela, 2017). Euskadi Saria, 2018an.
- Nell Leyshonen Esnearen kolorea (Alberdania, 2018).
- Sally Rooneyren Jende normala (Alberdania, 2020).[3][4]
Hainbat lege ere itzuli ditu[5].
Erreferentziak
Kanpo estekak