Irati Zubizarreta Armendaritz (Beasain, Gipuzkoa, 1998ko urtarrilaren 30a) mendi lasterkaria da, gaur egungo munduko txapelduna junior mailan.[1]
2017ko uztailaren 30ean, Andorran jokatutako Munduko Mendi Txapelketan (Skyrunning 2017), B modalitateko (18-20 urte) urrezko domina lortu zuen: 15 kilometroko proban, 2 ordu 16 minutu eta 17 segundoko denborarekin lehenbizikoa iritsi zen, bigarren lasterkaria baino 4 minutu lehenago. Bi egun lehenago, uztailaren 28an, kilometro bertikaleko proban, brontzezko domina bereganatu zuen.[2]
2016an, 2017an, 2018an eta 2019an Espainia mailako mendi lasterketako txapelduna izan zen.[3] Halaber, 2018an eta 2019an Kilometro Bertikaleko espainiako txapelduna ere izan zen; 2020 nahiz 2021an txapeldunorde izan zen. La Sportiva taldearen parte da 2016. urtetik.
Erreferentziak
Kanpo estekak