Matematika ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Lanbidez bigarren hezkuntzako matematika irakasle da, eta Nafarroako zenbait istitututan burutu du lana.[1]
Literaturari dagokionez, zenbait arlo landu izan ditu gaztetatik. Bertsolari eta gai jartzaile aritu izan da; 2000 urteko Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketan, adibidez, sari bat jaso zuen.[2] Gazteentzako literatura sari hainbat jaso izan ditu, bai olerkigintzan eta baita narratiban ere. Horietako batzuk aipatzearren: BBK-Azkue, Urruzuno, Satarka eta Bordari.[3]
Gerora ere, jarraitu izan du literatura sortzen, hala olerkigintzan nola narratiban. Jaso dituen sarien artean: On Manuel Antia, Maria de Maeztu, Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita, Peru Abarka, Satarka, Bordari.[4][1][5] 2010. urtean Orgasmus ipuin erotiko liburuan hartu zuen parte beste bederatzi emakume idazlerekin batera.[6] 2014an argitaratu zuen bere lehenengo ipuin liburua: Andraizea.[7]
Horietaz gain, Segura Irratiko Itaka literatur saioa zuzentzen du.[1] Ahozkotasuna bestela ere landu izan du, esaterako ipuin kontagintzan. 2016ko Ahoz Aho ahozkotasunari buruzko nazioarteko jaialdian IV. Ipuinen Ahozko Lehiaketa irabazi zuen.[8]2019anIgartza Saria irabazi zuen, Herriak ez du barkatuko eleberriarekin.[9][10]