Inés Unzaga Agirre (Galdames, Bizkaia, 1966) bizkaitar kazetari eta politikaria da.
2019. urtetik Gueñesko Udaleko zinegotzia da eta 2020. urtetik Podemos-IU-Equo Udal Taldeko bozeramalea Gueñesko Udalean.[1][2][3]
Horrez gain, Podemos Enkarterriko idazkari nagusia da. Era berean, Podemos Euskadiko Herritar Kontseiluko kide ere bada.[1]
Bizitza
Galdamesen jaio zen 1966. urtean. Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). El Correo egunkarian lan egin zuen urte asko kazetari moduan.
2019eko udal hauteskundeetan (Podemos-Ahal Dugu Gueñes - IU - Equo Berdeak koalizio moduan), hauteskunde-zerrendetan hautagaia izan zen, Javier Fernández alkategai zelarik. Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen. 2021ean Javier Fernándezek alderdia utzi zuen eta Unzagak bozeramale kargua hartu zuen.
2023ko udal hauteskundeetan Gueñeseko alkategaia eta zerrendaburua izan zen.[1] Gueñeseko Udaleko zinegotzi bihurtu zen berriro ere eta bozeramale karguan errepikatu zuen.
Horrez gain, 2023ko foru-hauteskudeetan Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkidegaia ere izan zen, Enkarterriak hauteskunde-barrutitik, Richar Vaquero zerrendaburu izanik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak