Ingrid A. M. Robeyns (Lovaina, 1972ko irailaren 10a) ekonomialari eta filosofo belgikarra da. Giza garapenari, ekonomia feministari eta Amartya Sen eta Martha Nussbaum-en gaitasunen ikuspegiari genero ikuspegia txertatzeagatik ezaguna. Utrechteko Unibertsitateko Filosofia eta Erlijio Ikasketa Saileko irakaslea.[1] 2017ko apiriletik, Giza Garapena eta Gaitasuna Elkartearen zuzendaria da.[2]
Ibilbidea
1994an, Katholieke Universiteit Leuven-en ekonomian lizentziatu zen. Ondoren, Alemaniako Göttingengo Unibertsitatean gizarte eta politika zientziak ikasi zuen.1997an, Katholieke Universiteit Leuven-era itzuli zen masterra egitera. 2003an, Cambridgeko Unibertsitatean filosofian eta ekonomian doktoretza lortu zuen genero-desberdintasunari eta gaitasunen ikuspegiari buruzko tesiarekin, non Amartya Sen filosofo eta ekonomialariaren marko teorikoa biraztertu zuen. 2007an, Filosofian masterra burutu zuen Open University-n.
Gaitasunaren ikuspegia lantzeaz gain, desberdintasuna eta justiziaren teoria normatiboak eta aplikazio-eremu jakin batzuk ditu ikerketa-eremu nagusiak, besteak beste, genero-desberdintasuna, haurren eta gurasoentzako justizia eta justizia globalaren arazoak.[3]
2006an, Herbehereetako Ikerketa Zientifikorako Erakundeak (NWO) bost urterako Vidi diru-laguntza eman zion justiziaren teoriei buruzko ikerketa burutu zezan. Ikerketak ongizate estatuaren barneko justizia jorratzen du bai haurrentzat, bai aita-ama direnentzat eta ez direnentzat.
Royal Academy of Sciences-eko Dutch Young Academy-ko kidea da. "Out of the Crooked Timber of humanity, no straight thing was ever made" aldizkari digitalarekin ari da lankidetzan.[4]
Utrechteko Unibertsitatearen laguna den Etika Institutua eta Utrechteko Unibertsitatearen Instituzioetako Etikaren Katedraren burua da. Giza Garapen eta Gaitasuna Elkarteko (HDCA) zuzendaria, 2017ko apirilean hautatua. [5]
Gaitasunaren ikuspegia genero ikuspegiarekin
Lehenengo, Amartya Sen eta ondoren, Martha Nussbaum garatutako gaitasunaren ikuspegiari genero-ikuspegia txertatu zion, ekonomia feministaren funtsezko aldagaiak barneratuz: ordaindu gabeko etxeko lana eta zaintza lanak, ordaindutako lanaren bidezko autonomia eta norberaren denboraren kudeaketan autonomia izatea. [6]
- Bizitza eta osasun fisiko eta mentala
- Osotasuna eta segurtasun fisikoa
- Harreman sozialak
- Ahalduntzea
- Hezkuntza eta ezagutza
- Baliabide pribatu eta publikoen sarbidea eta kontrola izatea
- Erreprodukzio soziala eta ordaindu gabeko zaintza
- Ordaindutako lana eta bestelako proiektuak
- Babesa eta ingurumena
- Mugikortasuna
- Denboraren eta jolas-jardueren autonomia
- Errespetua eta duintasuna, erlijioa eta espiritualtasuna
Argitalpenak
Liburuak
- Robeyns, Ingrid (July 2002). Gender inequality: a capability perspective (Tesis de PhD). Cambridge University. OCLC 894596063.
- Robeyns, Ingrid; Kuklys, Wiebke (2004). Sen's Capability Approach to welfare economics – Cambridge working paper in economics 0415. Cambridge, England: Department of Applied Economics, University of Cambridge. Archivado desde el original el 18 de noviembre de 2017. Consultado el 12 de octubre de 2018.
- Robeyns, Ingrid; Agarwal, Bina; Humpries, Jane (2005). Amartya Sen's work and ideas: a gender perspective. Oxon, England: Routledge. ISBN 9780415373203.
- Robeyns, Ingrid; Brighouse, Harry (2010). Measuring justice: primary goods and capabilities. Cambridge, England: Cambridge University Press. ISBN 9781843156994.
- Robeyns, Ingrid (2014). The Capability Approach. Cambridge, England: Open Book Publishers. ISBN 9781909254909
- Robeyns, Ingrid; van Hees, Martin; Nys, Thomas (2014). Basisboek ethiek. Amsterdam, Holland: Uitgeverij Boom. ISBN 9789461059321.
- Robeyns, Ingrid (2017). Wellbeing, Freedom and Social Justice: The Capability Approach Re-Examined. Cambridge, England: Open Book Publishers. ISBN 9781783744237.
Sariak eta Aitortzak
- 2018an, Royal Netherlands Academy of Arts and Sciences-eko kidea izendatu zuten[7]
- 2006an, NWO - Netherlands Organisation for Scientific Research-ek emandako Vidi dirulaguntza
- HDCA - Human Development and Capability Association´s Fellowship (diru-laguntza)[8]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak