Ekonomia feministametodologia, etimologia, historia eta ikerketa enpirikoak barne hartzen dituen ekonomiaren azterketa kritikoa da. Ekonomiaren oinarri androzentrikoak (patriarkalak, maskulinoak) gainditu nahian zaintza-lanak, lanbide-segregazioa eta lan domestikoa aztertzen ditu, besteak beste. Datuak biltzeko eta neurtzeko modu berriak, hala nola, Genero Jabekuntzarako Adierazlea (GEM), zein gaitasunen ikuspegia bezalako teoriak barnebiltzen ditu.
Ekonomia feministak ekonomia kapitalista eta liberalaren oinarriak zalantzan jartzen ditu, eta ustezko garapen industrialak sortutako aberastasunaren jatorria emakumeen, naturaren eta hegoalde globalaren esplotazioan oinarritu dela salatzen du.[1]Ikuspegi honek genero, arraza eta etniaren araberako diskriminazioa murriztu duten politikak sortzen lagundu du. [2]
Jane Jacobs-en Ethical Guardian eta Ethical Negotiator idazlanek zaintza-jardueren (haurren babesa, elikadura eta sendatzea) gutxiespena adirazi zuen, tradizionalki emakumeei esleitzen zitzaizkien barne.
Ondoren, Betsy Warrior-ek Houseworker's Handbook (1969)[4] liburuan emakumeek egindako etxeko lanek BPGean zenbatzen ez baziren ere transakzio ekonomiko guztien oinarria zirela argudiatu zuen.[5]
Legez kanpoko jarduerek (armak, drogak, gizakien trafikoa eta aitortu gabeko beste hainbat diru-sarrera) BPGaren zifrak are gehiago baliogabetzen dituela adierazi zuen ere.[6][7][8] Warrioren ustez, soilik gertakarietan oinarritutako analisi ekonomiko inklusibo batek emango du ingurumenaren eta pertsonen beharren etorkizuneko plangintzarako oinarri fidagarria .
1970ean, Ester Boserup-ek Emakumearen Rola Garapen Ekonomikoan argitaratu zuen, generoak nekazaritzaren, industrializazioaren eta beste egitura batzuen eraldaketan izan ditzakeen eraginen lehen azterketa sistematikoa egin zuen: «Emakumeek eta gizonek krisi makroekonomikoen, politika neoliberalen eta globalizazioaren indarrak modu ezberdinetan jasaten dituzten ekaitzari». [2]
1988an, Marilyn WaringekIf Women Counted argitaratu zuen. Nazioen aberastasuna zenbatzeko erabili ohi den sistemaren kritika egin zuen. Barne Produktu Gordina (BPG) hazkunde ekonomikoa neurtzeko nazioarteko estandarra izanik, ohituraz emakumeek musutruk egiten duten lana zein naturaren berezko balioa aintzat hartzen ez dituela salatu zuen. 2014ko Marilyn Waring-ekin zenbatzen antologian, Julie A. Nelsonek hurrengoa idatzi zuen:
"Marilyn Waringen lanak jendea esnatu zuen. Erakutsi zuen nola emakumeek tradizioz egiten duten ordaindu gabeko lana ikusezin bihurtu den kontabilitate sistema nazionaletan, eta horrek eragiten dituen kalteak [ ... ] Ingurune naturalaren antzeko utzikeria helburutzat hartuta, denboraren poderioz areagotu baino ez diren jasangarritasun ekologikoari buruzko deia egin zuen."
1972an, CSWEP - Lanbide Ekonomikoan Emakumearen Egoeraren Batzordea eratzearekin batera hasierako kritikak eman ziren. Ondoren, 1992an, DAWN - Aro Berrirako Garapen Alternatibak Emakumeekin eta IAFFE - Ekonomia Feministarako Nazioarteko Elkartearen sorrerak, Ekonomia Feminista aldizkaria zuena, ekonomia feministaren hazkunde azkarra bultzatu zuten.
Feminista askok analisi ekonomikoan balio-judizioei ematen diete arreta. [1] Ideia hau ekonomia zientzia positibo gisa duen ohiko ikuskeraren aurkakoa da. Esaterako, Geoff Schneiderrek eta Jean Shackelfordek iradokitzen dute "ekonomialariek aztertzeko aukeratzen dituzten gaiak, egiten dituzten galdera motak eta egindako analisi motetan faktore ugarik eragiten duten sinesmen-sistema baten emaitza dira, horietako batzuk ideologikoak."[9]
Era berean, Diana Strassmannek hauxe dio: "Estatistika ekonomiko guztiak definizioaren oinarria den azpiko historia batean oinarritzen dira. Beraz, narrazio-eraikuntzak nahitaez aldagaien eta estatistiken definizio guztien azpian daude. Horregatik, ikerketa ekonomikoak ezin du berez kualitatiboa izateari ihes egin, nola etiketatu den edozein dela ere."[10]
Merkataritza librea
Ekonomia kapitalistaren printzipio nagusietako bat da. Diane Elson, Caren Grown eta Nilufer Cagatay-k genero-desberdintasunek nazioarteko merkataritzan jokatzen duten papera eta merkataritza horrek genero-desberdintasunak nola birmoldatzen dituen aztertu dute.
Diru-trukea ez duten jarduerak baztertzea
Ekonomia feministak zaintza eta etxeko lanak, garapen ekonomikorako duten garrantziaz arduratzen da.[11][12]Nancy Folbre-k haurrak ondasun publiko gisa, eta gurasoek emandako zaintza zerbitzu publikotzat hartuta, giza kapitalaren garapenari egiten dioten ekarpena aztertzen du.[13]
Marilyn Waring-ek deskribatu zuen nola merkataritzakoak ez diren jarduerak BPGaren kontabilitate sistematik nahita baztertzen diren Norvegian adibidez, XIX. mendearen lehen erdian ordaindu gabeko etxeko lana BPGan sartutzen zen, baina 1950ean baztertu zuten nazioarteko estandar berriarekin bateragarritasuna bilatuz. Ailsa McKay-k oinarrizko errenta defendatzen du "herritartasun eskubide sozialak" sustatzeko tresna gisa.[14]
Botere harremanak
Ekonomia feministak merkataritzan ematen diren botere-harremanak baloratu behar direla aldarrikatzen du.[11] Esaterako, "testu neoklasikoetan lanaren salmenta elkarren arteko onuragarria den truke gisa ikusten da, bi aldeei mesede egiten diena". Ez da aipamenik egiten enpresaburuari langilearen gaineko boterea eman ohi dioten trukean botere-desberdintasunei buruz.» [9] Botere-harreman hauek gizonei mesede egiten diete askotan eta "ez dute aipamenik egiten emakumeek lantokian dituzten zailtasun bereziei".[9]
Era berean, analisi ekonomikoan generoa eta arraza kontuan hartu behar dira. Amartya Sen-ek dioenez, "gizarte askotan, emakumeek etxe barruan zein kanpoan pairatzen duten gutxiestea dela eta, garapenaren azterketan generoaren analisiaren berezko beharra adierazten du".[15]
Eredu ekonomikoak generoa, arraza, klasea eta kasta esplizituki kontuan hartuta hobetu daitezke.[16]Julie Matthaiek bere garrantzia deskribatzen du: "Ekonomia kapitalistaren alderdi bakoitzak generoa eta arraza ditu; teorian eta praktikan. Hau baztertzen duenak berez akatsa du".[17] Eiman Zayn-Elabdin ekonomialari feministak dio arraza- eta genero-desberdintasunak aztertu behar direla, biak tradizioz alde batera utzi izan direlako eta, beraz, berdin deskribatzen baitira "desberdintasun feminista". Feminist Economics aldizkariaren 2002ko uztaileko zenbakia "generoa, kolorea, kasta eta klasea" gaiei eskaini zitzaien. [11]
Homo economicus
Langilearen eredu klasikoa da "gizartearen eraginik izan gabe gizartean elkarreragiten duen pertsona" deskribatzen du, prezioa da beharrezko kontsiderazio bakarra.[1] Ikuspegi honetan, erabakiak modu arrazional eta autonomoan hartzen dituen pertsona da kontuan hartzen dena.[9] Ekonomia feministak dionez, ekonomia nagusiak indar handiegia jartzen du indibidualismoaren, lehiaren eta pertsona guztien berekoitasunaren paperean. Horren ordez, Nancy Folbre bezalako ekonomialari feministek erakusten dute lankidetzak ere baduela zeresana ekonomian. Era berean, adierazi dute agentzia ez dagoela denentzat eskuragarri, hala nola haurrentzat, gaixoentzat eta adineko ahulentzat. Zure zaintzaren ardurak zaintzaileen agentzia ere arriskuan jar dezake. Hau da homo economicus ereduaren oinarrizko abiapuntua.[18]
George Akerlof eta Janet Yellen-en ereduan ordea soziologia enpirikoa eta psikologia kontuan hartuta pertsonen konplexutasuna hartzen du kontuan eta bestelako sentimenduek ere eragina dutela azaltzen dute, besteak beste, justizia eta jeloskortasuna.[1]
Ikerketa arlo nagusiak
Epistemologia ekonomikoa
Ekonomilari feministek" ekonomia, edozein zientzia bezala, eraikuntza sozial bat dela" adierazten dute.[1] Erakusten dutenez eraikuntza sozialek mendebaldeko gizon heterosexualen pribilegioen alde jokatzen dute.Kritikak ekonomiako teorietara, metodologietara eta ikerketa-eremuetara hedatzen dira, gizarte-egiturak, arauek, kultur praktikak, pertsonen arteko elkarrekintzak eta politikak sakonki eragiten dituztela erakusteko.[19]
Historia ekonomikoa
Ekonomia feministek diotenez, ekonomia nagusia mendebaldeko gizon heterosexualen eredura eraiki da, munduko aniztasun guztiaren bizi-esperientziak zapalduz, batez ere emakumeak, haurrak eta ohikoak ez diren familiak. Esaterako, Colin Danbyk azpimarratzen duenez, eredu ekonomikoetan, ekonomilari feministenak barne, heteroaraua gainditu da, aniztasuna hobeto irudikatzeko estrategiak eskaintzen ditu ere.[20]
Michèle Pujol-ek ekonomiaren formulazioan txertatu zirene emakumeari buruzko bost hipotesi historiko zehatz seinalatu zituen oraindik ere desberdintasunak mantenduz erabiltzen direnak. Horien artean:
Emakume guztiak ezkonduko dira eta emakume guztiek seme-alabak izango dituzte.
Emakume guztiak ekonomikoki gizonezko senide baten menpe daude.
Emakume guztiak etxekoandreak dira (eta izan beharko lukete) beren ugalketa-gaitasunengatik.
Emakumeak ez dira produktiboak industrian.
Emakumeak eragile ekonomiko irrazional eta desegokiak dira, eta ezin da fidatu erabaki ekonomiko egokiak hartuko dituztenik.
Teoria makroekonomikoak sortzea
Korkut Ertürk eta Nilüfer Çağatay-k erakusten dute nola lanaren feminizazioak inbertsioa suspertzen duen, eta etxeko lanetan emakumezkoen jarduera handitzeak aurrezpena ekartzen duen bitartean.[22] Eredu honek generoak aldagai makroekonomikoei nola eragiten dien azpimarratzen du eta erakusten du ekonomiak litekeena dela susperraldietatik suspertzea emakumeek lan-eskualdean gehiago parte hartzen badute, euren denbora etxeko lanetan eman beharrean. [2]
Eredu makroekonomikoak hobetzean genero-desberdintasunean ematen diren eraginak erakusten dituen ikuspegia da. Bernard Waltersek eta Stephen Knowelsm lan erreproduktiboa behar bezala ebaluatzen eza akats larria dela adierazten dute.[23][24]
Ongizatea
Ongizatea ekonomiaren eztabaidaren funtsezko oinarria izan behar dela defendatzen dute zenbait autorek, errenta, osasuna, hezkuntza, prestakuntzak eta egoera soziala barnebiltzen dituen dimentsio anitza delakoan.[2][11] Norbanakoen eskubideak eta betebeharrak ere ongizatearen zati garrantzitsua dira.[25]
Bina Agarwal-ek eta Pradeep Panda-k erakusten dutez jabetzak izatea (adibidez, etxe edo lurrena) genero indarkeria pairatzeko aukerak murrizten ditu,[26] ondasunek autoestimua, segurtasun ekonomikoa eta eta negoziazio-ahalmena areagotzen dutelakoan.
Karl MarxenKapitala-n garatzen den lanaren balioaren teoria ere interesekoa izaten da n gehiago garatu zena.[11]
Amartya Sen-en giza gaitasunen ikuspegia norbanakoak dituen aukeren artean aukeratzeko ahalmenaren balioan datza.[28] Ikuspegi honek prozesuak zein emaitzak azpimarratzen ditu, eta ongizatearen dinamika kultural, sozial eta materialetan jartzen du arreta. Martha Nussbaum-ek oinarrizko gaitasunen zerrenda zabaldu zuen, bizitza, osasuna, pentsamendua eta abar barneratuz.[29] Azken urteotan, gaitasunen ikuspegiak eredu berrien sorreran eragin du, NBErenGiza Garapenaren Indizea (GGI) barne.
Familia eredua
Ekonomialari klasikoek, Gary Becker adibide, familiaren ikuspegi ideala dute, non unitate bakar bateratu eta altruista garatzen den. [30] Aipatuako ekonomilariak Familia berriaren ekonomia deituriko teoria garatu zuen, zeinak giza-kapitalaren teorikoarekin lotura estua duen. Haren arabera, familiako kidie guztien lehentasunak eta nahiak barneratzen dituen baliagarritasun funtzio bat erdiestea ezineskoa denez, familian hartutako erabaki ekomikoen izaera altruista onartzen da. Gauzak horrela, erabaki kolektiboak hartu ahal izateko kide guztien lehentasunak aintzat hartzen dituen familiaburu altruista baten figura egongo litzateke, zeina nagusiki gizonezkoa izango. Abantaila konparatiboetan oinarrituta, emakumezkoen giza-kapitalaren balioa gizonezkoena baino murritzagoa dela adeirazita, gizonezkoa lan merkatuan jardutea eta emakumezkoa etxeko lanez arduratzea egoera efizientetzat hartzen du Beckerrek.
Testuinguru hoentan, ekonomialari feministek sexu-genero harreman esplotatzaileak, guraso bakarreko familiak, harreman homosexualak eta abar kontuan hartzen ez zirela eta kritika egin zuten esperientzien aniztasuna erakutsiz.[1]
Bina Agarwal-en arabera,[31] emakumeek etxetik kanpoko dituzten botere eta aukera falten ondorioz, familien barruan duten negoziatzeko gaitasuna murrizten da. Era beran, Amartya Sen-en arabera, soldatarik gabeko lana gutxiesten duten gizarte-arauek etxeko negoziazioan kaltegarriak suertatzen dira emakumeentzat.
Zaintzaren ekonomia
Zaintzarekin lotutako zeregin guztiak barne hartzen dituen lan mota da, garapen ekonomikorako eta giza ongizaterako funtsezkoa dena.[12][32] Ordaindutako zein ordaindu gabeko zaintza lanak aztertzen dituzte, bien balioa aitortuz. Bestalde, erakusten dutenez, emakumeek neurrigabeko ardura dute zaintza lan horietan.
Sabine O'Hara-ren arabera, zaintza da jarduera-ekonomiko guztien oinarria. Dionez, "guztiak behar du zaintza", pertsonak, animaliak eta gauzak ere.
Randy Albeldak erakusten duenez zaintza lanaren ardurak eragina du Ameriketako Estatu Batuetako ama bakarrek bizi duten denbora-pobrezian.[33] Era berean, Sarah Gammagek Guatemalan emakumeek egindako soldatarik gabeko zaintza lanaren ondorioak aztertzen ditu.[34]Dublingo University College-ko Sara Cantillon ere, etxe barruko antolamenduaren desberdintasunetan zentratu da.
Emakumeek ordaindutako zaintza-lanetan duten parte-hartzea gero eta handiagoa dela eta, esplotaziorako potentziala eta zaintza-langileen bizitzan izan ditzaketen ondorioak aztertu dira ere.[12] Enplegua eta zaintza uztartzeko zailtasunaren ondorioz, zaintza kate gloabak sortu dira. Izan ere, zaintza lanen zama baretzeko asmotan, anitzak dira horiek asebetetzeko beste pertsona bat kontratatzen dituzten erdi mailako edota maila altuko diru sarrerak eskuratzen dituzten familiak. Aipatutako pertsona hauek emakumezko atzerritarrak izan ohi dira, hainbatetan euren zaintza erantzukizunak (hala nola seme-alaben zaintza) beste emakume baten gain geratzen direlarik. Hortaz, zaintzak hierarkia izaera hartzen du, erantzukizuna jatorri desberdineko emakumeen artean transferintzen baita.
Cristina Carrasco eta Arantxa Rodríguezek Espainiako zaintzaren ekonomia aztertzen dute, emakumeak lan merkatuan sartzeak zaintza ardura ekitatiboagoak eskatzen dituela iradokitzeko.[35]
Kontu Nazionalaren Sistema
Herrialde bakoitzak bere ekoizpen ekonomikoa Kontu Nazionalen Sistemaren arabera neurtzen du. Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) babesten duen sistemak, hainbat eragile ditu: Europako Batzordeak, Nazioarteko Diru Funtsak (FMI), Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Elkartea (OCDE) eta Munduko Bankua. Ordaindu gabeko lana interesekotza hartzen badute ere, ekoizpenetik kanpo uzten dute.
Generoarekin erlazionatutako Garapen Indizea (IDG) eta Genero Jabekuntza Indizeek ere (IPG) ez dute ordaindu gabeko lana jasotzen.[36]
Kritiken ondorioz, 1995ean, Pekinen Emakumeei buruzko Laugarren Konferentzian NBE-ak zaintza lanak neurtzeko konpromisoa hartu zuen.[37]
Ordaindu gabeko lana neurtzeko gehien erabiltzen den metodoa denboraren erabilerari buruzko informazioa biltzea da, 2006tik aurrera "gutxienez garapen bidean dauden 20 herrialdek ezarri duten eta beste gehiago martxan dauden".[38] Denbora Erabileraren Neurketa gizon-emakumeek egunero, astero edo hilero ordaindu gabeko lanaren kategoriei dagozkien zenbait jardueratan zenbat denbora ematen duten datuak biltzean datza.
Ordaindugabe egiten den lanaren denboraren balorazioa
Hiru modu nagusi dira: aukera-kostuaren metodoa, ordezko kostuaren metodoa eta baliabidea ken produktua kostuaren metodoa. Aukera kostuaren metodoak "pertsona batek merkatuan irabaziko lukeen soldata erabiltzen du" bere lan denbora zenbat baloratzen duen ikusteko.[39]
Ordezkapen-kostuaren metodoak hirugarren batek lan bera merkatuan egiteagatik irabaziko lukeena zenbatzen du.[39]
Hirugarren metodoa baliabidea ken produktuaren kostua kalkulatzen du. Adibidez, jantoki bateko otorduaren prezioari bat prestatzen emandako denboraren balioa merkatuan antzeko otordu bat (saltokia) erostea zer kosta daitekeen galdetuz, ekipo-ondasunen, utilitateen eta lehengaien kostua kendu ondoren. janaria, gainontzekoak beste ekoizpen-faktore batzuen balioa adierazten du, batez ere lanaren balioa".[38] Eredu mota hauek etxeen ekoizpena balioesten saiatzen dira inputen diru-balioak zehaztuz - afaria, osagaiak eta janaria adibidez. ekoizpena - eta merkatuko baliokideekin alderatu.[37]
Soldata arrakala
Marilyn Poder, Ellen Mutari eta Deborah M. Figart bezalako ekonomialari feministek generoagaitiko soldata arrakala aztertu dute eta ustez, merkatutik kanpo dauden eragileen boterea, lanaren balioaren ulermen kulturala eta genero-arauak bezalako aldagaiak kontuan hartu behar direla ziurtatzen dute.
Soldata arrakalaren harira, lan merkatuan emandako segregazio mota desberdinak aipatzea beharrezkoa da, bi mota nagusi bereizten direlarik:
Segregazio horizontala: orokorrean, emakumeak ordainsari murritzagoak dituzten sektoreetan kontzentratzen dira. Sektore hauek emakumezkoekin lotutako genero estereotipoekin lotura estua dute, nagusiki zaintzarekin lotutako zerbitzuen arloan pilatzen baitira.
Segregazio bertikala: goi-mailako karguak eskuratzerakoan, emakumezkoek oztopo gehiago gainditu behar dituzte. Izan ere, erantzukizun korporatiboei erreparatuz gero, piramidean gora joan ahala emakumezkoen ehunekoaren txikiagotzea antzematen da, ikusezina bezain zeharkaezina den kristalezko sabaia deritzona sortuz.
Globalizazioa
Globalizazioari buruzko ekonomialari feministen lana anitza eta askotarikoa da, kasu-azterketa nazionalak erabili ohi dira.[2]Lourdes Benería-ren arabera, Hegoalde Globalaren garapen ekonomikoa hein handi batean,emakumeen eskubideen hobekuntzari dago lotuta, besteak beste, ugalketa-eskubideak, jabetza eta oinordetza legeak. Gainera, Nalia Kabeer-ek Bangladesheko landa-lanean oinarrituta nazioarteko hitzarmenen bidez lan-estandar globalak betetzeko klausula sozial baten eragina aztertzen du.[40]
Suzanne Bergeronek, Kumudhini Rosa-ren ikerketa bereganatuz, globalizazioak emakumeengan dituen ondorio anitzak erakusten ditu Sri Lanka, Malaysia eta Filipinetako langileen erresistentziaren adibidea emanez.[41]
Biltzarrak
2004ean ospatu zen lehenengo biltzarra, eta ordutik bi urterik behin ospatzen dira. 2011 eta 2017an ere jardunaldiak ospatu ziren Madrilen.[42][43]
↑ abcde«Engendering development strategies and macroeconomic policies: what’s sound and sensible?» Feminist economics. Edward Elgar, Vol III, Part 1, B.12 or. ISBN9781843765684.. (Pdf version).
Stadion Sabah Al SalemThe Castle of Cups Informasi stadionNama lengkapStadion Sabah Al SalemPemilikPublic Authority For Youth And SportOperatorAl Arabi KuwaitLokasiLokasi Mansuriyah, Kuwait City , KuwaitKonstruksiDibuat1977Dibuka5 Jan 1979Data teknisPermukaanGrassKapasitas26,000[1]Sunting kotak info • L • BBantuan penggunaan templat ini Sabah al-Salem Stadium Stadium from the outside Al Arabi home ground Stadion Sabah al-Salem adalah sebuah stadion yang berlokasi di Kuwa...
Metropolitan area in Missouri, United States Metropolitan area in Missouri, United StatesColumbia, Missouri Metropolitan Area Columbia-Jefferson City-Moberly, MO CSAMetropolitan areaJesse Hall at the University of MissouriLocation in Missouri38°57′06″N 92°19′43″W / 38.951561°N 92.328638°W / 38.951561; -92.328638 (Columbia, Missouri Metropolitan Area)Country United StatesState MissouriLargest city Columbia, MissouriOther citi...
Alamogordo and Sacramento Mountain RailwayThe Mexican Canyon Trestle near CloudcroftOverviewLocaleTerritory of New MexicoDates of operation1898–1948SuccessorEl Paso and Southwestern Railroad Phelps Dodge El Paso and Southwestern Railroad (1905)Southern Pacific Railroad (1924)TechnicalTrack gauge4 ft 8+1⁄2 in (1,435 mm) standard gaugeLength32 mi (51 km) The Alamogordo and Sacramento Mountain Railway was built as a branch line for the El Paso and Northe...
Derek MearsMears di Texas Frightmare Weekend di Lewisville, Texas pada tanggal 29 April 2010Lahir29 April 1972 (umur 51)Bakersfield, California, A.S.PekerjaanAktor, Pemeran penggantiTahun aktif1995–sekarangSuami/istriJennifer Flack (2008-2012) Derek Mears (lahir 29 April 1972) adalah aktor dan Pemeram pengganti Amerika. Sering muncul dalam judul horor dan fiksi ilmiah, ia menjadi terkenal karena perannya Jason Voorhees dalam 2009 reboot dari Friday the 13th. Peran filmnya juga te...
Sporting event delegationPeru at theParalympicsIPC codePERNPCNational Paralympic Committee PeruMedals Gold 4 Silver 1 Bronze 4 Total 9 Summer appearances197219761980–199219962000200420082012201620202024 Peru made its Paralympic Games début at the 1972 Summer Paralympics in Heidelberg, with a single representative to compete in swimming. It sent two competitors to the 1976 Summer Paralympics, then was absent for two decades, before returning in 1996 with a three-man delegation. It has parti...
Bupati Kabupaten Minahasa TenggaraPetahanaRonald Sorongan (Pj.)sejak 25 September 2023Masa jabatanLima tahunDibentuk2007Pejabat pertamaTelly TjanggulungSitus webmitrakab.go.id Berikut ini adalah daftar bupati Minahasa Tenggara yang menjabat sejak pembentukannya pada tahun 2007. No. Foto Nama Mulai jabatan Akhir jabatan Prd. Wakil Bupati Ket. 1 Telly Tjanggulung 24 September 2008 2013 1 Drs.Jeremia Damongilala [1] 2 James SumendapS.H. 24 September 2013 25 September 2018 2 Ronald K...
دروم علم شعار الاسم الرسمي (بالفرنسية: Drôme) الإحداثيات 44°45′00″N 5°10′00″E / 44.75°N 5.1666666666667°E / 44.75; 5.1666666666667 [1] تاريخ التأسيس 4 مارس 1790 تقسيم إداري البلد فرنسا[2][3] التقسيم الأعلى أوفرن-رون ألب (1 يناير 2016–) العاصمة بلنسي�...
Patung Enriquillo di Provinsi Independencia, Republik Dominika. Enriquillo, juga dijuluki Enrique oleh orang Spanyol, adalah seorang cacique (kepala suku) Taíno yang memberontak melawan penjajahan Spanyol dari tahun 1519 hingga 1533. Pemberontakan Enriquillo adalah pemberontakan suku asli yang paling terkenal pada permulaan penjajahan Eropa di Kepulauan Karibia. Ia lahir di pesisir Danau Jaragua (sekarang Danau Enriquillo) dan merupakan bagian dari keluarga kerajaan Jaragua. Bibinya, Anacaon...
1964 German Grand Prix Race detailsDate 2 August 1964 (1964-08-02)Official name XXVI Grosser Preis von DeutschlandLocation NürburgringNürburg, West GermanyCourse Permanent racing facilityCourse length 22.810 km (14.173 mi)Distance 15 laps, 342.150 km (212.602 mi)Weather DryPole positionDriver John Surtees FerrariTime 8:38.4Fastest lapDriver John Surtees FerrariTime 8:39.0 on lap 11PodiumFirst John Surtees FerrariSecond Graham Hill BRMThird Lorenzo Bandini Ferrari Lap leaders ...
Questa voce sull'argomento calciatori brasiliani è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Alexandre D'Acol Nazionalità Brasile Altezza 184 cm Calcio Ruolo Attaccante Termine carriera 2018 CarrieraGiovanili 200?-2004 Comercial-SP2001-2002→ VitóriaSquadre di club1 2004-2006 Olympiakos10 (0)2006-2007→ Kerkyra22 (4)2007-2009 Paniōnios2 (0)2010-2011 Kallit...
Research institute based in New Delhi The Energy and Resources Institute - TERITERI Headquarters at the India Habitat Centre (IHC), Lodhi Road, New DelhiEstablished1974FounderDarbari S Seth[1]TypeNon Profit Research InstitutionLocationNew Delhi, IndiaDirector GeneralDr Vibha Dhawan [2]Websitewww.teriin.org The Energy and Resources Institute logo.png The Energy and Resources Institute (TERI) is a research institute in New Delhi that specializes in the fields of energy, environm...
American basketball coach and brother of Michelle Obama Craig RobinsonRobinson at the 2009 Obama Home State Inauguration BallBiographical detailsBorn (1962-04-21) April 21, 1962 (age 62)DeYoung, Illinois, U.S.Playing career1979–1983Princeton Position(s)ForwardCoaching career (HC unless noted)1988–1990IIT (asst.)1999–2000Chicago Lab School2000–2006Northwestern (asst.)2006–2008Brown2008–2014Oregon State Administrative career (AD unless noted)2016–2017Milwaukee Bucks (VP, play...
Higher education institution operated by or for the military For the film, see Military Academy (film). Part of a series onWarOutline History Prehistoric Ancient Post-classical castles Early modern pike and shot napoleonic Late modern industrial fourth-gen Military Organization Command and control Defense ministry Army Navy Air force Marines Coast guard Space force Reserves Regular / Irregular Ranks Specialties: Staff Engineers Intelligence Reconnaissance Medical Military police Land units: I...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Pocket Planes – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2012) (Learn how and when to remove this message) 2012 video gamePocket PlanesGame logoDeveloper(s)NimbleBitPublisher(s)NimbleBitPlatform(s)iOSAndroidReleaseiOS16 June 2012Android22 September...
American fast food chain TDM IP Holder, LLC.Taco Del Mar shop in Livonia, MichiganTrade nameTaco del MarCompany typePrivateIndustryRestaurantFoundedJune 8, 1992; 32 years ago (1992-06-08) in Seattle, Washington, U.S.FounderJames and John SchmidtHeadquartersDenver, Colorado, U.S.Number of locations 66 (2022)Area servedUnited States and CanadaKey peopleTim Casey (CEO)ProductsMexican cuisineRevenue US$29 million (2019)OwnerHigh Bluff Capital PartnersNumber of employees1,420 (20...
Vidhan Sabha constituencySiktiConstituency No. 51 for the Bihar Legislative AssemblyConstituency detailsCountryIndiaRegionEast IndiaStateBiharDistrictArariaTotal electors279,102 Elected year2020 Sikti is an assembly constituency in Araria district in the Indian state of Bihar. The constituency is part of Araria Lok Sabha constituency.[1] Ten elections have been held here since it came into existence in 1977. Of these, Congress and BJP have been successful three times, independents tw...
Velocidad de la luz Tiempo aproximado del recorrido de la luz entre el Sol y la Tierra: 8 min 20 sValores exactosmetros por segundo 299 792 458Unidades de Planck 1Valores aproximadoskilómetros por segundo 300 000millas por segundo 186 000kilómetros por hora 1 080 000 000Unidad astronómica por día 173Duración aproximada del tiempo que tarda la luz en recorrerDistancia: Tiempo:un metro 3,34 nsun kilómetro 3,34 μsdesde la órbita geoestacionaria a la ...
For other uses, see Tivoli. Comune in Lazio, Italy Comune in Lazio, ItalyTivoliComuneView of Tivoli from the Villa Gregoriana FlagCoat of armsLocation of Tivoli TivoliLocation of Tivoli in LazioShow map of ItalyTivoliTivoli (Lazio)Show map of LazioCoordinates: 41°57′35″N 12°47′53″E / 41.95972°N 12.79806°E / 41.95972; 12.79806CountryItalyRegionLazioMetropolitan cityRome (RM)Roman establishment338 BCArea[1] • Total68.65 km2 (26.51...