Janet Louise Yellen (Brooklyn, New York, 1946ko abuztuaren 13a) estatubatuar ekonomialaria da, 2014tik 2018ra Erreserba Federalaren zuzendaria izan zena, kargua bete zuen lehen emakumea. 2021etik Joe Biden presidentearen gobernuan Ogasun idazkaria da. 2010etik 2014 Erreserba Federalaren zuzendariordea izan zen. Irakasle emeritua da Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn.[1][2]
1994tik 1997ra Erreserba Federalaren Gobernadore Batzarraren kide izan zen, eta berriz ere 2010 eta 2018 artean. Bill Clinton presidentearen ekonomia-aholkularien kontseiluaren mahaiburua izan zen 1997tik 1999ra, San Frantziskoko Erreserba Federalaren presidentea izan zen 2004tik 2010era. 2014an, Barack Obama presidenteak Erreserba Federala zuzentzako izendatu zuen. Agintaldi bat bete zuen, Donald Trump presidenteak ez zuen berrautatu 2018an.
Erreferentziak