India Pale Ale (normalean IPA gisa laburtua) alkohol eta lupulu maila altua duen zurbil eta apardun gisa bereizten den ingeles tradizioko pale alegaragardo estilo bat da. India Pale Ale sortzea 1790ko hamarkadan zehar Britaniar garagardogileen ahaleginaren ondorioa izan zen arazo hau gainditzeko: XVIII. mendearen hasieran garagardoa ez zen ondo mantentzen ozeanoan barreneko bidaia luzeetan, batez ere eguraldi epeletan. Ingurune horiek garagardoa galkor eta mingots bihurtzea egiten zuten.