American Pale Ale edo APAAmeriketako Estatu Batuetan, 1980ko hamarkadan, garatutako garagardo estilo bat da. American Pale Aleren alkohola edukiaren % 5 inguru da, eta amerikar lupulu kopuru esanguratsua du, normalean Cascade. Amerikar garagardo horretan legamia eta malta amerikarra erabiltzen den arren, amerikar lupulua da APA Europako pale ale batetik bereizten duena.
Estilo hau India Pale Ale (IPA) baten gertu dago, hala ere IPAk indartsuagoak eta lupulatuagoak dira. Estiloa gainera american amber ale baten gertu ere badago, nahiz eta amberrak ilunagoak eta malatuagoak diren kristal malta erabiltzen dutelako.