Imre Madách de Sztregova et Kelecsény (Alsósztregova, 1823ko urtarrilaren 20a - ibidem, 1864ko urriaren 5a) hungariar idazle eta politikaria izan zen.
Nobleziaren familia batean jaio zen, Pesteko Unibertsitatean ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen.
1861ean bere obra nagusia argitaratu zuen: Gizakiaren tragedia (Az ember tragédiája). 4000 lerroko poema dramatikoa da, eta Adan, Eva eta Lucifer dira pertsonaia nagusiak. Denboran zehar bidaiatzen dute eta giza historiako gertakari garrantzitsuak ikusten dituzte. Luciferrek Adan konbentzitu nahi du bizitzak ez duela zentzurik eta gizateria kondenatuta dagoela.
Lanak
- A civilizátor (Zibilizatzaile bat) – 1859
- Mózes (Moises) – 1861
- Az ember tragédiája (Gizakiaren tragedia) – 1861
Kanpo estekak