Ikas, edo Ikas euskal pedagogia zerbitzua1959 urtean sortutako 1901eko legepeko elkartea da.[1]Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzarentzat 3 misio betetzen ditu:
mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan;
pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak;
1970eko hamarkadan euskalgintzako elkarte aitzindaria zen Ikas, eta egitura zenbait sortu zituen, hala nola UEU (Udako Euskal UNibertsitatea)
Pedagogia zentroa (1996)
1996an pedagogia zentro bihurtu zen Ikas, Garapen kontseiluaren gidaritzapean eta CRDPren partaidetzan.
Uztaritzeko Lota jauregira (1970)
Baionatik lekutu (despeditu) eta, Uztaritzeko Lota jauregian hasi zen elkartea Zuzendari postuaz gain, Hezkunde nazionalak dokumentalista plaza bat eman zion.
1999an Hezkunde nazionalak bigarren irakasle postua eman zuen, lehen mailako argitalpen-proiektuen eramateko.
Hizkuntza politikaren egituratzea (2000)
Tamalez, Convention Specifique Pays Basque lurralde-kontratuan, ikas obratzaile izan beharrean, azkenean Akitaniako CRDP (Centre Regional de Documentation Pedaogique) izendatu zuten agintariek.
Hala ere, Ikas garatzen hasi zen, lehen mailako ikastresnen eskaintza aberastuz. Maulen, Xiberoko adarra sortu zuen 2003an.
2004ko abenduan Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen. Aurrerantzean horrek izan du ikasmaterialgintzaren eskumena, eta hiru urterik behin hitzarena sinatu du Ikasekin.
2010ean, Hezkunde nazionalak eskatuta ASFORED erakundearen ebaluazioak kalitatearen labela eman zion Ikas-i. Harrezkero, erakunde publikoek zerbitzu publikoen emaile gisa ezagutzen dute.
2012an Lota jauregia utzi eta alboan dagoen eraikinera pasa zen.
2019an baliabide eskaetan baina lehen mailako, kolegioko eta helduen irakaskuntzarako ikasmaterialak produzitzen jarraitzen du.
ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela.
lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).
Lan ildoak
1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :
Dokumentazio zerbitzua
Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak...
Katalogoa sarean kontsultagarri da,[2] eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.
Animazio pedagogikoak
Ikasek irakasleendako formakuntza eta informazio saioak antolatzen ditu, baita ere pedagogia saileko animazioak.
Adibidez :
- Inauteriak eskoletan
- Hizkuntz baliabide numerikoen erabilera
Ikasmaterialgintza
Ikus beherago argitalpen nagusien atala.
Zuberoko adarra
Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.
Antolakuntza
IKAS Uztaritzen kokatua da, Lapurdiko bizkondeen karrikako 81 zenbakian.
Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik (sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).
Argitalpen batzordea
Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.
Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, Ikasek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.