Idoia Otaegi Aizpurua (Donosti, 1971), euskal legelari, politikaria eta unibertsitate irakaslea da, Eusko Jaurlaritzako Sailburuorde izandakoa.
Bizitza
Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta bertan doktoregoa lortu ere. 1992tik EHUko Zuzenbide Fakultatean irakasle moduan jarduten du.[1][2]
Nafarroako Parlamentuko EA-EAJ legebiltzar taldeko aholkulari juridikoa izan zen eta 2007ko udal-hauteskundeetan Donostin aurkeztu zen hautagai. Eusko Jaurlaritzako Sailburuorde izan zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, Joseba Azkarraga Sailburu eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari zirenean, EA-EAJ koalizioarekin.[3][4]
Erreferentziak