Ibilaldiaren 2024ko edizioa San Nikolas ikastolak antolatu zuen. Algortako ikastolak antolatutako laugarren ibilaldia da. Lehendabizikoa, ibilaldiaren lehen edizioa zen, 1978an.[6][7]
Helburuak
EUSKALDUNTASUNA
euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia.
IZAERA HERRITARRA
Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.
HEZKUNTZA ERAGILEA
Hezkuntza-sisteman ekimen berriak sustatzen dituen jaia.
ELKARLANA
Administrazioarekiko elkarlana bideratzen duen jaia.
Gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea.
SARETZEA
Ikastolen arteko elkarlana eta Euskal Herri osoarentzat gure lurraldetik eratzen den jaia antolatzea.
FINANTZIAZIOA
Ikastolen finantzazio indibidual zein kolektiboa eta inbertsio ekimen berritzaileak diru-baliabidez hornitzen dituen jaia izatea.
Leloa eta logoa
Unai Elorriaga (2023) ikastolako guraso eta euskal idazle ezagunak egindako ikerketaren ondorioz, "Txonbo" leloa aukeratu zen. “Txonbo uretan murgildu, batez ere buruz behera adierazten du.“
Logoak uretara txonbo egitean sortzen den ur zipriztina irudikatzen du.[8]
«
TXONBO EGIN
Uretara, buruz aurrera, amildu.
Uretan, buruz behera, murgildu.
Euskarara, aho zabalik, hurbildu.
Euskarara, aho bizi, bildu.
Ez kikildu, ez isildu, ez fosildu, ez saskildu.
Beti biribildu.
TXONBO EGIN
Zain duzu ura.
Zain dituzu hau, hori, hura.
Denon batura.
Kultura.
Euskararen lilura.
Abentura. Hunkidura. Elkarren lotura.
Ingurura lotzeko aingura.
Beti gustura.
TXONBO EGIN
Euskarari bai. Euskaraz blai.
Ikastolen lehengai, langai, bizigai.
Herriaren sustrai.
Irriaren uztai.
Garaiz garai. Jairik jai.
Noiznahi. Nonahi.
Beti alai.
TXONBO EGIN
Busti. Arropa eta guzti.
Egin igeri. Ugari. Ageri.
Egin arrain artean arraun.
Beti erein eta iraun.
TXONBO EGIN
Eskutik ondo oratu.
Euskaran hondoratu.
Euskara ahoratu.
Aho olatu.
Hitzez hitz, elez ele.
Kalez kale, zalez zale.
Urratsez urrats, alez ale.
Ikastetxeko artista boluntario talde batek, "Txonbo plazara" abestia sortu zuten.[9]
Abestia eta melodia: Alexander López. Hitzak: Inazio Vidal, Arrate Illaro, Imanol Uria eta June Diaz. Abeslariak: Eider Saratsaga, Lide Hernando, Ainhoa Aranburu, Oier Garamendi, Iera Landa, Lierni Juaristi, Ainhoa Juaristi eta Laia Moran.
Musikariak: Asier Lores, Iñaki Etxegia, Alexander López, Asier Alda, Alberto Mielgo, Amaia García, Ruben Isasi eta Germán Ulacia.
Konponketak: Alexander López
Grabazioa, nahasketa, masterra: Unai Mimenza. Tio Pete estudioa.
Kudeaketa: Jon Ander Aranburu, Unai Aranguren, Alberto Mielgo, eta Aitor Uribarri.
Aurkezpena
2024ko martxoaren 2an, San Nikolas ikastolakoak Muxikebarri antzokian ibilaldiaren leloa, logoa eta abestia aurkeztu zituen. Asier Hormaza aktorea eta ikasle ohia eta eta Itxaso Paya, bertsolaria, aktorea eta ikasle ohia ere 2024ko Ibilaldiko antolakuntzari hasiera ematen zion jaia aurkeztu zuten.
Txaramelak Ikastolako musika eskolak, Dantzarte taldeko dantzariek eta ikastolako komunitatea aurkezpen ekitaldia parte hartu zituzten.[10]
Ibilaldiaren aurreko ekintzak
Aurkezpen jaia.
Txalaparta + murala
leloaren irakurketa
Antzezpena
Bertsolariak
Edalontzien kanta
Bakarlaria
Musikalia banda
Bertso afaria. Inazio Vidal eta Peru Irastorzaren eskutik.
Solasaldiak:
Filosofian Txonbo: Iñigo Martinez Peña (Aisia eta jolasa), Txabi Landabidea (Aisia eta pantailak), Maitane Nereka (Aisia eta autogestioa).